Coronicas navarras
Coronicas navarras 1186an lehendabizikoz eta Iberiar Penintsulako erromantzez idatzi eta gordetako prosa-idazlanik zaharrena da[1]. Latinez eta nafar erromantzez idatzitako kronika hauetan "Nafarroako Foru Orokorra"ren lehendabiziko edizioa agertu zen.
Coronicas navarras | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (1186) |
Generoa | Kronika |
Hizkuntza | Latina Nafar erromantzea |
Herrialdea | Iruñeko Erresuma |
Euskaraz | |
Izenburua | Nafar kronikak |
1196 eta 1213 artean bertsio zabaldua egin zuten Linage Hispaniarum regis eta Linage de Rodric Díaz gehituz[2]. Hori zela eta, kronikek sei zati zituzten[3]:
- Linage de los reyes d'Espanya, Ramiro I.a eta Alfontso II.a Aragoikoaren artekoa.
- Linage de Rodric Diaz.
- Antzinaroa, I. eta VIII. mendeen artekoa.
- Urtekari zaharrak.
- Urtekari berriak.
- Latindar urtekariak.
Kronika historikoak, XII. mendearen amaierakoak direnak, ez dira kontaketak baizik eta urtekariak, eta ez dute literatura-meriturik. Hala ere, haietan aipatu zituzten, Iberiar penintsulan lehendabiziko aldiz, Artur erregea, Karlomagno eta Gartzia Fernandez, Los siete infantes de Lara ziklokoa.
« | Era D. LXXX aynos fizo la bataylla al rey Artuyss con Modret Equibleno. [...] Era DCCC. LXXX. VI aynos morio Carle Magne. [...] |
» |
Erreferentziak
- Ubieto Arteta, Antonio. Coronicas navarras. in: Textos Medievales. Zaragoza: Anubar ISBN 84-7013-234-2..
- Deyermond, Alan D.. (2001). Historia de la literatura española. 1: La Edad Media Bartzelona: Ariel, 149-150 or. ISBN 843448305X..
- Arozamena Aiala, Ainhoa. Coronicas navarras. Auñamendi Eusko Entziklopedia.