Cornelius Jansen
Cornelius Otto Jansen (Acquoi, Holanda, 1585eko urriaren 28a - Ypres, Flandria, 1638ko maiatzaren 6a) herbeheretar Erromatar Eliza Katolikoko erreformatzaile izan zen.
Cornelius Jansen | |||
---|---|---|---|
1636ko uztailaren 31 - ← Georges Chamberlain (en) - Josse Bouckaert (en) → Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Ypres (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Acquoy (en) , 1585eko urriaren 28a | ||
Herrialdea | Herbehereak | ||
Heriotza | Ypres, 1638ko maiatzaren 6a (52 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint Martin's Cathedral (en) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: izurri bubonikoa | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Old University of Leuven (en) | ||
Hizkuntzak | latina | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | teologoa, unibertsitateko irakaslea, apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Enplegatzailea(k) | Universities in Leuven (en) | ||
Izengoitia(k) | Alexander Patricius, Alexander Patricius Armacanus eta Armacanus Patricius | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Oratory of Saint Philip Neri (en) | ||
Biografia
Lovainan hasi zen ikasten 1602an, eta irakasle egin zuten 1630ean. Bayren jarraitzaile ziren agustindarren eta jesuiten arteko tirabiretan lehenengoen alde agertu zen. Duvergier de Hauranne, Jansenen jarraitzaile eta geroago Saint Cyrango abade izan zenak eta biek, Santuen bizitza eta esanak aztertu zituzten hiru urtean zehar, Agustin santuaren bizitza eta esanak, bereziki. 1617an zuzendari zen Santa Pulkeria Norvegiako ikasleentzako eskolan. Jesuiten aurka jarraitu zuen, haien ikasleei teologiazko tituluak ukatuz. 1628tik aurrera Augustinus idatzi zuen, Saint Cyranek bultzatua. 1634an Mars Gaellicus idatzi zuen, nazio protestanteekin bat egin zuelako Frantziako monarkiari kritika eginez. Lan hori hil ondoren argitaratu zioten, eta Elizaren historian zehar ezagutu direnen arteko kinka larrienetarikoa piztu zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cornelius Jansen |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.