Cornelius Castoriadis

Cornelius Castoriadis (Istanbul, Turkia, 1922ko martxoaren 11 Paris, Frantzia, 1997ko abenduaren 26a) frantses filosofoa eta psikoanalista izan zen.

Cornelius Castoriadis

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakΚορνήλιος Καστοριάδης
JaiotzaIstanbul, 1922ko martxoaren 11
Herrialdea Grezia
 Frantzia  (1970 -
BizilekuaAtenas
Lehen hizkuntzagreziera
HeriotzaParis, 1997ko abenduaren 26a (75 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
Ezkontidea(k)Piera Aulagnier (en) Itzuli  (1968 -  1984)
Hezkuntza
HeziketaNational and Kapodistrian University of Athens (en) Itzuli
(1937 - 1942) gradu : zuzenbide (jakintza), ekonomia
Parisko Unibertsitatea
(1946 - 1948) master
Paris Nanterre Unibertsitatea
(1980 - : doktoretza
Doktorego ikaslea(k)Linda Cardinal (en) Itzuli
Marco Antônio Zingano (en) Itzuli
Hizkuntzakgreziera
frantsesa
Irakaslea(k)Gaston Bachelard
Jean Wahl (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, ekonomialaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, psikologoa, politikaria eta psikoanalista
Enplegatzailea(k)Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea  (1948 -  1970)
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola  (1980 -
KidetzaSocialisme ou Barbarie (en) Itzuli
Izengoitia(k)Pïerre Chaulieu, Marc Coudray eta Paul Cardan
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateismoa
Alderdi politikoaYoung Communist League of Greece (en) Itzuli
Internationalist Revolutionary Party of Greece (en) Itzuli
Internist Communist Party of Greece (en) Itzuli
Greziako Alderdi Komunista
Internationalist Communist Party (en) Itzuli

Biografia

Hamabost urte zituela boluntario sartu zen Gazte komunisten taldean Metaxasen diktadurari aurre egiteko. Gerra garaian talde troskista baten barruan alemaniarren okupazioaren kontra lan egin zuen. 1945ean Parisa iritsi zen eta Alderdi Komunista Internazionalistan (troskista) sartu zen, eta ondoren Sozialismoa edo basakeria aldizkaria eta taldea sortu zituen. Haietan, batetik estalinismoa, eta bestetik troskistek beren buruari egiten zioten kritika-falta salatu zituen; sobietar burokrazia eta burokrazia kapitalistari aurre egitea eskatzen zuen: Produkzio-harremanak Errusian eta Iraultza burokraziaren kontra (artikulu-bilduma, 1973).

Talde hori desegin zenean 1966-1967 urteetan, Castoriadisek marxismoa utzi zuen, esaten baitzuen marxismoaren barnean kontraesana zegoela iraultza-proiektuan bertan: Marxismoa eta iraultzaren teoria (1964-1965). Haren iritziz iraultzaren benetako helburua gizartea bera antolatzea izan behar zuen, eta ahalmen sortzaile modu guztien garrantzia azpimarratzen zuen: Gizartearen Irudizko erakundea (1975), Ekologiatik autonomiara (1981), Mundua zatitua (1990), Egina eta egitekoa (1997).

Gizarte Zientzietako Eskolako ikasketaburu izan zen 1979. urteaz geroztik.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cornelius Castoriadis Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.