Cornelis Janssens van Ceulen
Cornelus Janssens van Ceulen edo Cornelius Johnson (Londres, 1593ko urriaren 14an bataiatua - Utrecht, 1661eko abuztuaren 5an lurperatua) ingeles erretratu margolaria izan zen.
Cornelis Janssens van Ceulen | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1593ko urriaren 14a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Zazpi Herbehere Batuen Errepublika Ingalaterra Erresuma Batua |
Heriotza | Utrecht, 1661eko abuztuaren 5a (67 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Genero artistikoa | erretratua |
Londresen jaio zen, guraso holandarren edo flandriarren eskutik. Segur aski, Herbehereetan margotzen ikasi zuen, eta 1619an bueltan zegoen Londresen. Ingalaterran lan egin zuen, erretratuak margotzen 1643ra arte, lehenengo Londresen eta gero Canterburyn. Ingalaterrako Gerra Zibilaren ondorioz, Herbehereetara joan zen. Middelburgen, Amsterdamen eta Utrechten bizi izan zen, eta han lurperatu zuten.
Iruditegia
- Susanna Temple
- Edward Hyde, 1st Earl of Clarendon
- Emakume bat erretratua
- Countess of Arundel by Cornelius Johnson, 1619
- Sir Alexander Temple, 1620
- Elena Lee, Lady Sussex, 1630
- Henrietta Maria erregina (1639 baino lehen)
- Andre baten erretratua urdinez, c. 1639
- Sir William Waller, 1643
- Thomas Cletcher, bitxigile eta Hagako alkatea, 1643
- Hagako magistratuak, 1647
- Bi neska gazte terraza batean bi ehiza-txakurrekin, 1648
- Gilen III.a, Orangeko printzea, umetan, 1657
- Elizabeth Campion (1614-1673), 1631
- Arthur Capell, 1st Baron Capell of Hadham eta familia
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.