Cordelia Fine
Cordelia Fine (Toronto, Kanada, 1975) filosofoa, psikologoa eta idazlea da.[1] Kanadan jaioa, britainiar nazionalitatea du. Zientziaren Historia eta Filosofiako irakasle katedraduna da Melbourne Unibertsitatean, Australian.[2] Finek hiru zientzia liburu ezagun idatzi ditu, kognizio sozialari, neurozientziari eta sexu desberdintasunei buruzko mito ezagunak gaitzat hartuta. Testosterona Rex azken liburuak 2017ko Royal Society Science Book Award saria irabazi zuen.[3] Hainbat liburu akademikotako kapituluak idatzi ditu, bai eta argitalpen akademiko ugari ere.[4] Fine ospetsua da 'neurosexismo' terminoa sortu zuelako.[5]
Cordelia Fine | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toronto, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Australia |
Familia | |
Aita | Kit Fine |
Ama | Anne Fine |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oxfordeko Unibertsitatea Londresko University College Cambridgeko Unibertsitatea St George's School (en) |
Hezkuntza-maila | Doktoretza |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea eta neurozientzialaria |
Lantokia(k) | Melbourne |
Enplegatzailea(k) | Melbourneko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
cordelia-fine.com |
Zientzia komunikatzaile gisa, Finek hitzaldi publiko eta jendaurreko aurkezpen asko eman ditu.[6][7][8][9] Hainbat agerkaritan idatzi du (New York Times, Scientific American, New Scientist, The Psychologist, The Guardian, The Monthly...), eta Financial Times eta Wall Street Journal egunkarientzat liburuak iruzkindu ditu.[10][11][12][13][14][15][16][17][18]
2018ko apirilean, Cordelia Finek Edinburgoko Domina jaso zuen. Domina hori «zientzia eta teknologia arloetan beren lorpen profesionalen bidez gizadia ulertzeko eta gizadiaren ongizaterako ekarpen garrantzitsua egin dutela jotzen diren gizon eta emakumeei ematen zaie».[19]
Erreferentziak
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) Schmitz. 8, 546 or. doi: . OCLC .4111126 PMID 25120450..
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) Fine. 317, 32–37 or. doi: . PMID 28813396. Bibcode: 2017SciAm.317c..32F..
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) 30, 44–49 or..
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .
- (Ingelesez) .