Coppermine

Coppermine argazki galeriak eta webguneak sortzeko web kudeatzaile bat da. PHP lengoaian dago garatuta, eta GNU/GPL lizentziapean argitaratzen da. Coppermine erabiltzeko beharrezkoak diren elementuak dira:

  • PHP lengoaia onartzen web zerbitzaria ( Apache gomendatzen du, baina baita ere beste batzuk onartzen ditu (Microsoft ISS, adibidez)
  • PHP (>=4.1.0).
  • GD libreria edo Image Magick.
  • MySQL (>=3.23.23 ).

Coppermine-k eskaintzen dituen ezaugarri batzuk dira:

  • Erabiltzaileen kudeaketa aurreratua, baimen mota ezberdinekin.
  • Baimendutako erabiltzaileek argazkiak gehitu ditzakete galerietara.
  • Argazkien tamaina automatikoki aldatzeko aukera.
  • Argazkiak puntuatu, sailkatu eta iruzkindu ahal izateko sistema.

Coppermine Gregory Demar-ek sortu zuen. Egun, azken argitaratutako bertsioa 1.5.34 da.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.