Copi
Copi, jaiotza-izenaz Raúl Damonte Botana (Buenos Aires, Argentina, 1939ko azaroaren 20a - Paris, Frantzia, 1987ko abenduaren 14a), argentinar marrazkilaria eta idazlea izan zen.
Copi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Raúl Damonte Botana |
Jaiotza | Buenos Aires, 1939ko azaroaren 20a |
Herrialdea | Argentina |
Heriotza | Paris, 1987ko abenduaren 14a (48 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea |
Familia | |
Aita | Raúl Damonte Taborda |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, aktorea, komikigilea, marrazkilaria, gidoilaria eta karikaturagilea |
Enplegatzailea(k) | Libération linus (en) Tía Vicenta (en) Charlie Hebdo Le Nouvel Obs (en) Hara-Kiri (en) |
Biografia
Aita poeta, marrazkilaria eta egunkari-zuzendaria zuen. Ama anarkista zen. Copi arrunta, lizuna, probokatzailea zen muturreraino, baina aldi berean inozoa eta tolesgabea. Lehenengo marrazkiak eta antzerki-lanak, politikoak, Argentinan egin zituen, Parisa joan aurretik (1962).
Copiren lanetan unibertso bera ageri da beti, eroz, trabestiz, androginoz, lesbianaz... osatua; baina, batez ere, sufrimenduz eta bakardadez, hipokrisiaz betetako unibertsoa da.
Copiren lan nagusiak: La journée d'une rêveuse (1967, Ameslari baten egun bat), L'homosexuel ou la difficulté de s'exprimer (1971, Homosexuala edo adierazteko zailtasuna), Eva Perón (1970), Les quatre jumelles (1973, Lau bikiak), Loretta Strong (1974), La Tour de la Défense (1978, Defentsaren dorrea), La femme assise (1984, Emakume eseria), Une Visite Inopportune (1989, Orduz kanpoko bisitaldia), Cachafaz (1993).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.