Cool Hand Luke
Cool Hand Luke 1967ko Stuart Rosenberg estatubatuar zinema zuzendariaren espetxe-drama filma bat da. Donn Pearce idazlearen Cool Hand Luke eleberrian oinarrituta dago. Bertan, Paul Newman, George Kennedy eta Strother Martin aktoreek antzeztu zuten.
Cool Hand Luke | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | Cool Hand Luke |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, prison film (en) ![]() |
Iraupena | 123 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Cool Hand Luke (en) ![]() |
Honen parte da | National Film Registry (en) ![]() |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Stuart Rosenberg |
Gidoigilea(k) | Donn Pearce (en) ![]() Frank Pierson |
Antzezlea(k) | |
Paul Newman George Kennedy Strother Martin Robert Drivas Dennis Hopper Luke Askew Morgan Woodward J. D. Cannon (en) ![]() Harry Dean Stanton Ralph Waite (en) ![]() Wayne Rogers Robert Donner Lou Antonio Anthony Zerbe Clifton James Jo Van Fleet Marc Cavell (en) ![]() Richard Davalos Warren Finnerty (en) ![]() Joe Don Baker James Gammon Rance Howard Charles Tyner (en) ![]() John McLiam (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gordon Carroll (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) ![]() |
Edizioa | Sam O'Steen (en) ![]() |
Ekoizpen-diseinatzailea | Cary Odell (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Lalo Schifrin |
Argazki-zuzendaria | Conrad Hall |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida |
Historia | |
Jasotako sariak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 40. Oscar Sariak |
Nominazioak | Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 40. Oscar Sariak George Kennedy Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria 40. Oscar Sariak Donn Pearce (en) ![]() Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 40. Oscar Sariak Paul Newman Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria 40. Oscar Sariak Lalo Schifrin |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Filma honek Oscar Sarietarako bost izendapen jaso zituen, azkenean bakarra irabaziz: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (George Kennedy). Filma hau Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuaren Liburutegian erregistratua eta gordea dago.
Argumantua
Luke (Paul Newman) mozkorraldi batean bere jaioterriko parkimetroak apurtzeagatik 2 urteko espetxealdira zigortu eta Floridako espetxe batera preso bidaliko dute. Lukek izaera menderakaitz eta lotsagabea du, gainera aginteari aurka egiteko joera duenez berehala espetxeko zuzendari sadikoa (Strother Martin) nahiz zaindariekin arazoak izango ditu, Lukek espetxeko disziplina eta bertako giro txar eta laidoei aurre egiteko asmo irmoa erakutsiko du, portaera matxinatu honek espetxeko zuzendaria erabat suminduko duelarik. Guzti honek espetxeko gainontzeko presoen heroi eta eredu edo lider bilakatuko dute. Behin denboraldi bat ziegan isolatua zegoen bitartean bere ama hil dela jakinda, espetxetik nola edo hala ihes egiten saiatuko da.
Aktoreak
- Paul Newman: Lucas 'Luke' Jackson
- George Kennedy: Dragline
- Robert Drivas: Loudmouth Steve
- Strother Martin: Kapitaina
- J.D. Cannon: Society Red
- Lou Antonio: Koko
- Jo Van Fleet: Arletta
- Clifton James: Carr
- Morgan Woodward: Boss Godfrey
- Luke Askew: Boss Paul
- Marc Cavell: Rabbitt
- Richard Davalos: Blind Dick
- Robert Donner: Boss Shorty
- Warren Finnerty: Tattoo
- Dennis Hopper: Babalugats
- Joy Harmon: emakumea
- Harry Dean Stanton: Tramp
- Anthony Zerbe: Dog Boy
Bitxikeriak
Filma hau zinemaren espetxe generoko klasiko bilakatu da. Bertan, une gogoangarri ugari agertzen direlarik, horietako asko gerora filmatutako espetxe filmen oinarri izan zirelarik. Une gogoangarri horitako batzuk honako hauek izan ziren:
- Lalo Schifrin argentinar musikagilearen soinu banda entzuten den Mundrunaren eszena ezaguna, doinu hori mundu osoko telebista albistegi askotan erabilia izan zelarik.
- Lukek espetxeko presoei 50 arraultz egosi jateko apustua aipatu eta burutzen duenean, bere burugogorkeriaren ondorioz apustua irabazi eta preso guztiak zur eta lur gelditzen direlarik.
- Presoak espetxetik kanpo eguzkipean bortxazko lanetan ari diren bitartean Joy Harmon emakumezko aktore ileori sexyak bere autoa lixiba eta ur-mangera batez garbitu eta preso guztiak hura ikustean aho-zabalik "bero-bero" jartzen diren eszena. Eszena hau garai hartako eszena "beroenetakoa" bilakatu zelarik, gaur egun hain ezagunak zaizkigun autoak ur-mangera eta lixibaz garbitu ohi dituzten arropa gutxiko emakumezko ederren telebistako iragarkien oinarri izan delarik.
Iruditegia
- Luke (Paul Newman).
- Espetxeko zaindariak Luke (Paul Newman) presoa lurrean etzanda jartzera behartuaraziz.
Kanpo estekak
- Cool Hand Luke filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)