Contras
Contras edo contra (contrarrevolucionarios edo contrarrevolución, iraultzaileen aurkakoak edo iraultza aurkakoak, hitzen laburdura; bere buruei Resistencia Nicaragüense edo Nikaraguar Erresistentzia deituak) Nazio Askapenerako Fronte Sandinistaren aurka aritu zen zenbait talde matxinatuen izena da.[1]
Contras | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde armatua |
Herrialdea | Nikaragua |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
Hasieran helburu ezberdinak zituzten zenbait talde ziren, nagusiena Nikaraguako Indar Demokratikoa izanda. 1987an, ia denak, bildu eta Nikaraguar Erresistentzia sortu zuten, 22.000 kide inguru izanik. Buruzagi nagusiak Enrique Bermúdez koronela eta Adolfo Calero ziren.
Estatu Batuek, CIAren bidez, mugimendua babestu zuten material eta finantza arloetan.[2] Nikaraguak Nazioarteko Justizia Auzitegiaren aurrean 1984an jarrera hau salatu zuen.[3]
Erreferentziak
- Atkins, Stephen E.. (2004). Encyclopedia of Modern Worldwide Extremists and Extremist Groups. Westport: Greenwood Publishing Group, 244 or. ISBN 978-0-31332-485-7..
- Hamilton, Lee H. et al.. (1987). Report of the Congressional Committees Investigating the Iran/Contra Affair. , 4 or..
- Morrison, Fred L.. (1987ko urtarrila). «Legal Issues in The Nicaragua Opinion» American Journal of International Law 81 (1): 160–166. doi: ..
Kanpo estekak
Artikulu hau Nikaraguako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.