Contact (1997ko filma)
Contact (euskaraz Kontaktua) 1997ko Robert Zemeckis estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako zientzia-fikziozko filma bat da. Carl Sagan eta astronomilari eta idazle ospetsuak idatzitako izenburu berdineko Contact eleberriaren egokitzapena da. Jodie Foster, Matthew McConaughey, James Woods, John Hurt, Tom Skerritt eta Angela Bassett aktoreek antzeztu zuten.
Contact (1997ko filma) | |
---|---|
Alan Silvestriren filma | |
Egilea(k) | Alan Silvestri |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Contact |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | zientzia-fikziozko filma, film dramatikoa eta eleberri batean oinarritutako filma |
Iraupena | 144 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Diskoetxea | Warner Records |
Deskribapena | |
Oinarritua | Contact (en) |
Grabazio lekua(k) | Florida, Mexiko Berria eta Arizona |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Robert Zemeckis |
Gidoigilea(k) | James V. Hart Michael Goldenberg (en) Carl Sagan Ann Druyan |
Antzezlea(k) | |
Jodie Foster Matthew McConaughey James Woods Tom Skerritt William Fichtner John Hurt Angela Bassett David Morse Jena Malone Rob Lowe Alex Veadov (en) Jake Busey Max Martini (en) Robin Gammell J.A. Preston Bill Clinton Steven Ford Marc Macaulay Yuji Okumoto (en) Geoffrey Blake Larry King Natalie Allen (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steve Starkey Lynda Obst |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. Warner Bros. Pictures (en) |
Edizioa | Arthur Schmidt (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Alan Silvestri |
Argazki-zuzendaria | Don Burgess |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Florida, Washington, Wisconsin, Mexiko Berria, Puerto Rico, Hokkaido, Vega eta Project Argus (en) |
Argumentu nagusia | Bizi estralurtarra, first contact fiction (en) , relationship between religion and science (en) , zientzia, erlijioa, fedea eta communication with extraterrestrial intelligence (en) |
Historia | |
Jasotako sariak | Hugo Award for Best Dramatic Presentation (en) |
Nominazioak | Soinu onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Randy Thom (en) , Tom Johnson (en) , Dennis S. Sands (en) , William B. Kaplan |
warnerbros.com… | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Soinu edizio onenaren Oscar Sariaren (Randy Thom, Tom Johnson, Dennis S. Sands eta William B. Kaplan) izendapena jaso zuen, baina Titanic filmaren aurrean galdu zuen. Jodie Foster aktoreak ere Emakumezko aktore onenaren Urrezko globo Saria - Drama sariaren izendapena jaso zuen, baina Judi Dench aktoreak Mrs Brown filman burututako antzezpenarengatik irabazi zuen.
Argumentua
Eleanor Arroway (Jodie Foster) neskatoaren gurasoak hiltzean Jainkoan sinistetik utziko du. Aldiz, helduaroan ikerlari bilakatu ikerketei buru-belarri ekingo die: Puerto Ricoko behatokian zientzialari talde batekin elkarlanean espazioan estralurtar seinaleak topatzeko helburua duen SETI programan lan egingo du. Bapatean, seinale ezezagun bat topatzean euren lana saritua izango da, seinale hauek dirudienez, igorle eta mezu jasotzaileen arteko topaketa bat burutzeko makina bat eraikitzeko argibideak omen dituzte.
Aktoreak
- Jodie Foster: Eleanor "Ellie" Ann Arroway doktorea
- Jena Malone: Ellie neskatoa
- Matthew McConaughey: Palmer Joss
- James Woods: Michael Kitz
- John Hurt: S.R. Hadden
- Tom Skerritt: David Drumlin
- Angela Bassett: Rachel Constantine
- William Fichtner: Kent Clark
- David Morse: Theodore Arroway
- Jake Busey: Joseph
- Rob Lowe: Richard Rank
- Geoffrey Blake:o Fisher
- Max Martini: Willie