Consuelo Rubio

Consuelo Rubio (Madril, 1927ko maiatzaren 15a - 1981eko martxoaren 1a) espainiar soprano eta mezzosopranoa izan zen. Angeles Otteinen ikaslea. 1950-60 hamarkadetan jardun zuen abesten.

Consuelo Rubio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakConsuelo Rubio Cavanillas
JaiotzaMadril, 1927ko maiatzaren 15a
Herrialdea Espainia
Heriotza1981eko martxoaren 1a (53 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Irakaslea(k)Ángeles Ottein
Jarduerak
Jarduerakopera abeslaria
Ahots motamezzosopranoa
sopranoa
Musika instrumentuaahotsa

Musicbrainz: e053c26e-43e6-4e9c-b87c-24bffa204f02 Discogs: 1241315 Edit the value on Wikidata

Madrilgo Kontserbatorioan trebatuta, nazioarteko arreta piztu zuen 1953an Genevako Nazioarteko Kantu Lehiaketa irabazi zuenean.[1]

Soprano ibilbidea

Soprano gisa Susana bezala nabarmendu zen Figaroren ezkontzetan eta wagneriar roletan. Mezzo bezala, bere rol nagusiak Frantziako errepertorioan izan ziren, Bizet-en Carmen eta Margarita Hector Berliozen Faustoren kondennazioa baita opera eta zarzuela espainiar errepertorioan, El sombrero de tres Picos eta Goyescas. Beste paper batzuk Dido eta Eneas, Cosí fan tutte, Giulio Cesare, Alceste, Idomeneo, Lohengrin, Don Carlo, Otello, Ariadne auf Naxos, Werther eta Manon izan ziren.

Espainian, Alemanian, Estatu Batuetan eta Frantzian abestu zuen, besteak beste. Aix-en-Provence jaialdian. Parisen, Chicagon, New Yorken, Vienan, Madrilen, Rio de Janeiron, Munichen, Genevan, Amsterdamen, Erroman, Milanen, Florentzian, Bruselan, Lucernan, San Frantziskon eta Los Angeleseko Hollywood Bowl- en 1959an.

Buenos Aireseko Colon Antzokian 1954an soprano gisa abestu zuen La boheme (Mimi) eta Eva en Los maestros cantores de Nuremberg abestietan.Wiener Staatsoper-en Don Carlo eta Ariadne auf Naxos (1960)operak abestu zituen ; Turingo Teatro Region Genoveva opera(1961) eta Parisko Eliseo Zelaietan Carmen opera (1965).

Bere ahots ahalmenaren osotasunean erretiratu zen, eta, XX. mendearen bigarren erdialdeko Espainiako bost abeslari liriko handienetako bat bezala hartzen da, Montserrat Caballé, Victoria de los Ángeles, Teresa Berganza eta Pilar Lorengarrekin batera.

Bere grabazioen artean, Faustoren kondenazioaren bertsio integrala nabarmentzen da Igor Markevitxek zuzendua ,eta Carmen Leopold Simoneau eta Pierrette Alarie Pierre-Michel le Conte zuzendua.

Enrique Pelaez kritikariaren arabera: Izaera dramatikoa, ahots oretsu eta distiratsua eta ahoskeraren argitasuna nabarmentzen ziren, obra edozein hizkuntzatan abestu arren, interpretatzen zuen hizkuntzaren ezagutza perfektua adierazten baitzuen.

Heriotza

Madrilen hil zen, 53 urte zituela Consuelo sopranoa. Azken urteetan Goi Mailako Kantu Eskolan lan pedagogikoak egin zituen eta ahots-teknikari buruzko tratatu bat ere idatzi zuen, El Canto izenekoa..[2][3]

Sariak eta merezimenduak

  • Nazioarteko Kantu lehiaketa irabazi zuen Genevan 1953an. [2]
  • Consuelo Rubio hil eta lau urtera, Madrilgo Udalak Joaquin Roldan Pascual arkitektoak diseinatutako hilarri bat eskaini zion martxoaren 26an, bere bizilekua izan zuen lekuan.[4]

Erreferentziak

  1. País, El. (1981-03-03). «La soprano lírica Consuelo Rubio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-06-27).
  2. País, El. (1981-03-03). «La soprano lírica Consuelo Rubio» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  3. «Consuelo Rubio, un gran valor de la lírica española» El País 1981-03-05 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).
  4. «Consuelo Rubio - Patrimonio cultural y paisaje urbano» 149.235.17.77 (Noiz kontsultatua: 2021-10-22).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.