Consuelo Álvarez Pool
Consuelo Álvarez Pool, "Violeta" ezizenaz ezaguna (Bartzelona, 1867ko uztailaren 24a - Madril, 1959ko urtarrilaren 19a), idazlea, kazetaria, politikaria, sindikalista, sufragista eta feminista espainiarra izan zen. Espainiako telegrafista operadoreen lehen promozioko kidea izan zen.[1] [2]
Consuelo Álvarez Pool | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1867ko ekainaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1959ko urtarrilaren 19a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, kazetaria, telegrafista, politikaria eta sufragista |
Izengoitia(k) | Violeta |
Biografia
Bartzelonan jaio zen familia burges txiki batean. Aitaren aiton-amonak La Bañezatik (León) etorri ziren. Amaren aiton-amonak, berriz, ingelesak ziren, eta Espainiara etorri ziren meatzaritzaren ustiapena zela eta. Aita irakaslea, ikastetxeko zuzendaria eta funtzionarioa izan zen, eta harekin batera Espainiako geografian zehar ibili ziren. Neska-mutilen hezkuntzan berdintasunaren defendatzaile handia izan zen, eta alabari hezkuntzak pertsona askeak eratzeko duen garrantzia helarazi zion.
21 urte zituela, Bernardo Azcáraterekin ezkondu zen Trubian, Asturiasen. Bi seme eta bi alaba izan zituen: Laureano (1890), Esther (1893), Gloria, bost urterekin hil zena, eta laugarren haurra, jaiotzean hil zena.
Elebiduna zen (gaztelania eta ingelesa), eta beste hizkuntza batzuk ere ikasi zituen Madrilgo Hizkuntza Eskola Ofizialean, hala nola, frantsesa eta italiera.
Telegrafista eta kazetari lanbideak uztartu zituen eta emakumeen eskubideen aldeko bizitza politiko, kultural eta aktibistan parte-hartzaile sutsua izan zen. Feminista eta antiklerikal ezaguna izan zen. Elizak emakumearen askatasunaren aurka egindako lana salatu zuen bere idatzietan, jardunaldietan eta mitinetan.[3]
Telegrafista
Consuelo Álvarez Emakumeen Irakaskuntzarako Elkarteak sortutako Telegrafoen Eskolan trebatu zen. Ikasleek bi urtez ikasten zuten bertan. Telegrafista agiria lortzen zuten eta telegrafos-en sartzeko azterketa egiten zuten. Bere lana Telefrafo bulegoetan mezuak Morse-n transmititzea eta jasotzea izan zen.
17 urte zituela, bere aita hil zen eta familiak arazo ekonomikoak izan zituen. Hori dela eta, Telefrafoen kidegoan sartzeko azterketa bat egiteko eskabidea egin zuen. Laguntzaile lanposturako proba gainditu zuen 1885eko apirilaren 15ean Telegrafos-en; 16 urtetik gorako emakume ezkongabeentzako azterketa egiten zen lehen aldia zen.1909an behin betiko lan kontratua lortu zuen. Nazioarteko Bulegoan sartu zen hainbat hizkuntza menperatzen zituelako eta bere profila ondo egokitzen zelako lanpostura. Urte berean, Clara Campoamorrek eta bere alaba Esther Azcaráte Álvarezek [4]ere lanpostua lortu zuten bertan.
1906ko urriaren 11a garrantzitsua izan zen Violetarentzat. <b>El País</b> egunkarirako [5] haririk gabe eta profesionaltasun handiz lan egin zuen Nazioarteko Telegrafia Kongresuan.
Telegrafoen kidegoan lan egin zuen 65 urterekin erretiroa hartu zuen arte. 1915ean sortutako lehen Telegrafoen prentsa arduraduna, Telegrafoen sindikatuko ordezkaria eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoaren sorreraren sustatzailea izan zen. [6]
2018ko azaroarearen 8an "Estatuko Batzorde Filatelikoak" Emakume Telegrafistari eskainitako zigilua ematea onartu zen. Zigiluak Violetaren irudia zeukan. [7]
2019ko apirilaren 22an, Pertsonaiak sailaren barruan, posta gutunazala ez ezik,Violetaren irudia zeukan posta-zigilua eta gutunazal jarri ziren zirkulazioan. [8] [9] [10]
Egun berean, Telegrafoaren Adiskideen Elkarteak, Clara Campoamorren heriotzaren XIII.urteurrenean, Telegrafoaren intsignia eman zion Carmen Marco Azcárateri, Consuelo Alvarezen birbilobari, Madrilgo Peñalver Kondearen kalean dagoen Telegrafoen Eskola zaharreko Batzar Aretoan, Azken honek, familia osoaren izenean, Violetari telegrafisten alde egindako lanagatik emandako saria esker onez jaso zuen.
Kazetaria
Senarrarengandik banandu ondoren, Oviedora joan zen bizitzera, eta bertan hasi zen kazetaritza lanetan. Geroago Madrilera joan zen bizitzera eta El País, egunkari errepublikar eta progresistan, hasi zen laguntzaile. "Emakumeen gauzei" buruz idatzi behar izan zuen, hau da, moda, sukalde eta etxeari buruz. Garai hartan hartu zuen Violeta ezizena. Ezizen horrekin sinatu zituen hainbat artikulu. Idatzi horietan honako gai hauek agertzen ziren: dibortzioa, emakumeen hezkuntzarako eskubide eta lan baldintza berdinak, espetxeen erreforma, langileen aldeko borroka, eta indarkeria sexista, besteak beste.[11] [12]
Consuelo Álvarezek, Violetak, beharrezkotzat jotzen zuen idaztea ,beti ere inguruan ikusten zituen miserien berri emateko. Prentsaren zereginari dagokionez ere, horrela pentsatzen zuen " Prentsaren egitekoak gertakari aipagarriak ezagutarazteaz gain, helburu irakasgarria, moralizatzailea eta iraultzailea ere badu". [13]
Emakumeek kazetaritzan egindako lanari buruzko ikerketetan, Consuelo Álvarez aitzindarietako bat izan zen, eta hori 1868-1936ko Espainiako Emakume Idazleen hedabideetan islatzen da . [14] 1907an Madrilgo Prentsa Elkartean sartu zuten Carmen de Burgos, Colombine-rekin batera. Prentsa txartela edukitzeak profesionaltasuna aitortu zien, izan ere, erredakzio batean sartu ziren lehen bi kazetari emakumezkoak izan baitziren, Carmen de Burgos Heraldo de Madrid egunkarian eta Consuelo Álvarez, Violeta, El País egunkari errepublikarr eta progresiboan . [15]
Ibilbidea
Bere aldarrikapenak honako hauek ziren: Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa, eta neska-mutilen hezkidetza,beti ere berdintasuna lortzeko eta emakumeen eskubideak aldarrikatzeko.
Bere ikerlari eta biogrfafoa den Victoria Crespo Gutierrezek, Posta eta Telgrafoaren Museoko zuzendariak, honako hau esan zuen:
« |
Consuelo Alvarez Pool emakume telegrafiesten 1.belaunadiko kidea izan zen. Telegrafoen taldean egon zen 40 urtean zehar. Idazle ikaragarri ona izan zen; 98ko belaunaldi feministaren kidea, kazetaria eta emakumeen eskubideen defendatzailea. Madrileko Ateneoko literatur saileko tertulia zein jardunaldietan parte hartu ohi zuen. Bere idatzietan eta telegrafoen taldeko ordezkari lanetan jasota gertau den moduan, gizarte gaiekin ardura eta interes handia erakutsi zuen bere bizitzan zehar. |
» |
Gizarte jarduera zabala izan zuen. Elkarte ezberdinak sortu zituen eta haietan parte hartu zuen:
- Madrileko Las Damas Rojas emakumeen aldeko elkartea sortu zuen 1909an. Bertan emakumezkoen lan baldintzak hobetzea, eta boto zein dibortzio eskubidea aldarrikatzen zituzten. [16]
- 67 urte zituela, Gerraren eta Faxismoaren Aurkako Emakumeen Elkartean sartu zen; 1934ko uztailean, Gerraren eta Faxismoaren Aurkako Emakumeen Elkartearen Lehen Kongresu Nazionalean parte hartu zuen. Bertan, abuztuaren 4, 5 eta 6an Parisen egitekoa zen Gerra Handiaren urteurrenean, Munduko Kongresurako ordezkarien parte-hartzea adostu zen. Consuelo Álvarez ordezkari gisa bertaratu zen.1937an, Violetak Valentzian egin zen Gerraren eta Faxismoaren Aurkako Emakumeen Bigarren Nazioko Konferentzian ere parte hartu zuen.
- Frantziar eta Espainiar Gramatikaren katedra lortu zuen lehiaketa bidez 1916an El Fomento de las Artes Elkartean.
- Espainiako Abolizionismo Elkarteko kidea izan zen, eta prostituzioa desagerrarazteko borrokatu zen.
- Espainiako Higienearen Elkartea.
- Haurtzaroa babesteko Madrilgo Haurren Zentroen Elkartea.
- Zientzien Aurrerapenerako Espainiako Elkartea.
- Fraternidad Cívica elkartearen sortzailea; hildako gizon ospetsuak omentzeko eta Madrilgo hilerri zibila edertzeko elkartea. (1916
Feminista eta emakumeek hezkuntza jasotzeko eskubidearen defendatzailea, beti ere emakumeek prestakuntza zabala lortzeko eta horri esker, independentzia ekonomiko nahikoa eskuratzeko, eta ezkontza bizitzeko ezinbesteko bitartekoa delako ustea baztertzeko. [17]Bere idatzietan eta konferentzietan, dibortziatzeko eskubidearen defendatzailea izan zela bildu zen. Gaur egun, bere pentsaera tesi akademikoetan ikerkzen eta aztertzen da. [18] Beste emakume batzuk ere bazeuden borroka horretan, hala nola, Carmen de Burgos, Colombine eta Violetaren alaba, Esther Azcárate [19] .
Kultura ekintzetan aktiboki parte hartu zuen. Madrilgo Ateneo-ko kidea izan zen (1907-1936). Bertan, hitzaldiak eman zituen eta literatur topaketetan eta tertulietan parte hartu zuen. Bere bizitzan zehar idazle eta politikariekin hartuemana izan zuen, batez ere bere lagun Benito Pérez Galdósekin (bere etxean 7 gutun gordetzen dira). Beste batzuekin ere harremana izan zuen, besteak beste, Rafael Salinas, Belén de Sárraga, Rosario de Acuña, Joaquín Costa, Manuel Azaña, Miguel de Unamuno eta Santiago Albarekin.
Bere pentsamendu antiklerikala agerian geratu zen bere idazkietan, jardunaldietan eta mitinetan. Garaiko prentsan jaso zen, hala nola Madrilgo Esparteros kaleko Kasinoan egin zen "Vatikanoaren aurkako" emakumeen topaketan, edo 1910eko uztailaren 4an Madrilgo Barbieri antzokian egin zen emakumeen mitinean. Baita Madrilgo Bankuko eta Burtsako Langileen Sindikatuak 1931ko urrian antolatutako jardunaldietan parte hartu zuenean ere. Azken honetan. " Erlijioaren eta kapitalismoaren arteko harreman soziala "-ri buruz jardun zuen.
Bere jarduera politikoa bizi-bizia izan zen.1931ko hauteskundeetan, Alderdi Errepublikar Demokratiko Federaleko hautagaia izan zen Madriletik, baina ez zen hautatua izan. Clara Campoamorrek (Alderdi Erradikala) bezala, emakumeen aldeko boto eskubidea defendatu zuen.
1907an, Alderdi Errepublikar Demokratiko Federalak, emakumeek botoa ematearen aldeko lege proposamena aurkezteko hitza eman zion alderdiko kide zen Violetari, baina 1908ra arte ez zen gauzatu. Urte hartan, Udal hauteskundeetan, Francisco Pi y Arsuaga diputatuak, Alderdi Errepublikar Demokratiko Federaleko buruak,25 urtetik gorako emakumeek botoa eman zezaten emendakina aurkeztu zuen Kongresuan. Hainbat urte igaro ziren 1931n. Bigarren Errepublikan, sufragio unibertsala onartu zen arte. 1931ko urriaren 1ean emakumeek bozkatzeko eskubidea lortu zuten.
1931ko uztailaren 22an Violetak, emakume telegrafistekin batera, Clara Campoamor diputatu, telegrafista eta lagunari egindako omenaldia antolatu zuen. Omenduak hitza hartu zuen eta bere lankideei eskerrak eman zizkien omenaldiagatik. Honako hau esan zien:
« |
Konstituzio berriak emakumeei orain arte kendutako eskubideen osotasuna emango die |
» |
Masoneriako kidea ere izan zen. Consuelo Álvarez Pool, Costa izen sinbolikoarekin, 67. zenbakian Iberiar Adopzioen Logian hasi zen 1910ean. [20]
Gerra zibilaren ondoren errepresaliatua izan zen. Frankismoak masoneriaren eta komunismoaren errepresio legea ezarri zuen, eta masoneria eta komunismoaren errepresiorako auzitegi bereziak masoneria delituagatik epaitu zuen Consueo Alvarez Pool. 12 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Violetak, behin-behineko askatasunean bete zuen zigorra 77 urte zituelako eta oso osasun txarra zuelako.
Komunikabideak
Consuelo Álvarez Poolek, Violetak, kazetaritza lan zabala eta bizia garatu zuen, bai prentsa idatzian zein irratian. 1907az geroztik Madrilgo Prentsa Elkarteko kidea izan zen eta Telegrafoen prentsa arduraduna (1915-1918) izan zen.
Prentsa
- El Progreso de Asturias (1902-1903)
- La Cenciencia Libre. Argitalpen askea. (1905-1907)
- El País, egunkari errepublikar.progresista (1904-1920)
- La Vida Socialista(1910-1914)
- El Telegrafista Español (1907-1918)
- Pensamiento femenino
Irratia
- Radio España
- Union Radio
Lanak
98ko idazleen belaunaldiaren kidea izan zen, besteak beste, Emilia Pardo Bazán, Carmen de Burgos, Colombine, Sofía Casanova, Patrocinio de Biedma, Rosario Acuña, Blanca de los Ríos Lampérez, Carmen Baroja, María de la O Lejárraga, Regina de Lamok eta María de Maezturekin batera . [21] Idazle moduan ere, Rafael Cansinos Assens idazle eta literatura kritikariak La nueva literatura, II.liburukia Emakumezko literatura ( 1917) laneane Violttaren lana aipatu zuen, baita aquel Arias Careaga Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak aere,019ko martxoan poeta espainiarrak iluntasunean argitaratuko artikuluan.
Istorioak
- 1900. urtea. La Pasionaria.La Medalla de la Virgen. Las Amapolas. El Ramo de Claveles, El primer Vals y Hojas caidas.
- "El País" -eko ipuinak. 1904 eta 1916 urte bitartean argitaratutako 24 ipuin daude. Violetak kezka eragiten zioten gaiei buruz idatzi zuen: emakumeen defentsarik eza; batez ere maila sozial baxuetako emakumeak, prostituzioa; emakumeen eta haurren aurkako tratu txarrak; lantokiko jazarpena; etxerik gabe geratzea; gerraren aurkako jarrera;... Pertsonaia gehienak emakumeak dira.
- La Vida Socialista aldizkarian argitaratutako istorioak .
Lan poetikoa
Bere poesia idatzi zuen egunkari nagusietan argitaratu zen.
- 1902 eta 1903 urte bitartean, Violetak sinatutako hamabi olerki (gehienak maitasunezkoak) agertu ziren El progreso de Asturias-eko lehen orrian.
- El País-en (1909-1919) bildutako hamalau olerki.
- Olerki bat Vida Socialista-n.
Literatur kritika
- Mariano Aramburu Machadoren ahozko monografiak
- Antonio Zozayaren El huerto de Epiceto .
Izaera soziala duten bidaia kronikak
- Impresiones de un viaje (1907)
- Catalanas(1909-1910)
- Veraniegas (1911)
- Santanderinas, Aldeanas y Viajeras (1912)
- Alicantinas (1913)
- Viajeras (1913)
- Por tierras gallegas (1916)
Liburuen hitzaurreak eta epilogoak
- Manuel Camacho Beneytezen (1914) Modulaciones
- Mujeres! Juan García Cobachoren Siluetas femeninas(1930) .
Frantses itzulpenak
- Los amores de Gambetta
Eleberria
- La Casona del Pina, izaera autobiografikoa duen eleberri autografoa. Hidalgo de Mendozako familiaren hiru belaunaldiren bizitza kontatzen da bertan.
Bibliografia
- Consuelo Álvarez, "Violeta": telegrafista, kazetaria eta emakumeen eskubideen defendatzailea. Maria Victoria Crespo Gutierrez.
- " TELEGRAFOS UN RELATO DE SU TRAVESIA CENTENARIA ". Sebastián Olivé,
- Rebeldes periféricas del siglo XIX. Ana Muiña . La linterna sorda argitaletxea
- Mujeres nmasonas en España. Hiztegi Biografikoa (1868-1939).
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) «Consuelo Álvarez" Violeta" de Crespo Gutiérrez, Maria Victoria 978-84-617-5899-9» www.todostuslibros.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
- «UCM-Actividades culturales» www.ucm.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-04).
- (Ingelesez) MujeresRTVE. (2018-06-25). «Violeta, la periodista que se negaba a escribir sobre “cosas de mujeres”» Medium (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «Fundación Fernando de Castro» www.fernandodecastro.org (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «30.- ESTHER AZCÁRATE ÁLVAREZ» telegrafistas.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- (Gaztelaniaz) España, Biblioteca Nacional de. (2012-06-14). «Hemeroteca Digital» www.bne.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «CONCEDIDO EL SELLO DE CORREOS DEDICADO A CONS0UELO ALVAREZ POOL (VIOLETA)» telegrafistas.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- (Gaztelaniaz) «Correos dedica un homenaje a la mujer telegrafista» www.etsit.upm.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- (Gaztelaniaz) «Correos dedica un homenaje a la mujer telegrafista» www.etsit.upm.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «Sello «Personajes. 2019. Consuelo Álvarez, Violeta. Homenaje a la mujer telegrafista»» telegrafistas.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- BOE. .
- La ocultación de la propia personalidad. .
- [ttps://books.google.es/books?id=07ItAwAAQBAJ&pg=PA175&lpg=PA175&dq=margarita+nelken+++Consuelo+Alvarez,+Violeta&source=bl&ots=PUuwEREfWn&sig=zFpu8H4PnS_82HZruC9X_YTNIIg& pagina 175. ].
- «El papel de las mujeres en el periodismo y los medios de comunicación» www.bsm.upf.edu (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- (Gaztelaniaz) PECHARROMAN @CarolPecha, CAROLINA. (2020-06-02). «Las primeras mujeres de la Asociación de la Prensa. RTVE.es» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- «01.- CONSUELO ALVAREZ POOL (VIOLETA).1867-1957.» telegrafistas.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- [file:///C:/Users/ikastaroa/Downloads/53-Texto%20del%20art%C3%ADculo-53-1-10-20080130.pdf Acción colectiva femenina. ].
- doi: . ISSN 1988-303X..
- (Gaztelaniaz) Portolés, Carmen Magallón. (). ACCIÓN FEMENINA COLECTIVA. Editorial CSIC - CSIC Press (Noiz kontsultatua: 2020-12-11).
- ISSN 21711968..
- ISSN 0874-6885..