Constitution klasea

Constitution klasea, Star Treken, ontzi mota bat da. 2244 eta 2272 artean Izarretako Flotarentzat eraikitako gurutzeontzi astun bat da.

Sekulako iraultza izan ziren diseinua eta ekipamenduari dagokionez. Ontzi hauek azkarrak ziren, gogor armatuak zeuden (Federazioak bere etsaiekiko izan zuen abantaila taktiko bat izan zena), ikerketa zientifikora zuzendutako ekipamendu ugari zuten, eta, gainera, tripulatzaileek gozatzen zuten erosotasuna ordurarte ezagutu zen guztia baino handiagoa zen, ontzi hauetan zerbitzatzea gozamen hutsa zelarik.

Euren azken funtzionamendu egunetararte eman zuten emaitza bikainaren ondorioz, Flotako ingeniariek, erabat eraberritzea pentsatu zuten, ziuraski, ConstituciĆ³n klasekoen kalitate eta ospe estandarrak gaindituko ez zituen beste ontzi bat eraiki ordez. Honela, 2265etik aurrera ontzi hauek euren sistema eta egitura guztiei eragin zien erabateko eraberritzea jasan zuten.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.