Constant Permeke
Constant Permeke (Anberes, Belgika, 1886ko uztailaren 31 - Jabbeke, Brujas, Belgika, 1952ko urtarrilaren 4a) flandestar margolaria eta eskultorea izan zen.
Constant Permeke | |||
---|---|---|---|
1945eko irailaren 15a - 1946ko urriaren 1a | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Anberes, 1886ko uztailaren 31 | ||
Herrialdea | Belgika | ||
Heriotza | Ostende, 1952ko urtarrilaren 4a (65 urte) | ||
Hobiratze lekua | Jabbeke | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Royal Academy of Fine Arts of Gent (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | margolaria, eskultorea, marrazkilaria eta artista | ||
Parte-hartzailea
| |||
Kidetza | Koninklijke Vlaamse Academie van België voor Wetenschappen en Kunsten (en) | ||
Mugimendua | espresionismoa | ||
Genero artistikoa | erretratua | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||
Biografia
Brujas eta Ganteko akademietan egin zituen margolaritza-ikasketak. 1909an Sint-Martens-Latemen jarri zen bizitzen, eta Sint-Martens-Latemgo bigarren eskola espresionista sortu zuen Servaes, Frits Van den Berghe eta Gustave eta Léon de Smetekin batera.
Lehen Mundu Gerran zauri larriak egin zizkioten, eta Ingalaterrara eraman zuten. 1919an itzuli zen Flandesera. Pintura eta marrazkia landu zituen; gizonarekiko interes handia erakusten du bere obretan. 1935etik aurrera eskultura ere landu zuen, emakumeak biluzik, bereziki.
Iruditegia
- Amatasuna (Oostendeko emakumea) (1913)
- Ostendeko kaia
- Baserritar katudunen familia (1928)
- Paisaia errotarekin Tiegemen
- Erretzen (c.1927)
- Arrantzelearen emaztea (1921)
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Constant Permeke |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.