Constant Nieuwenhuys
Constant Anton Nieuwenhuys (Amsterdam, 1920ko uztailaren 21a - Utrecht, 2005eko abuztuaren 1a) herbeheretar margolari, eskultore eta musikaria izan zen. CoBrA taldeko sortzaileetako bat izan zen.
Constant Nieuwenhuys | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Amsterdam, 1920ko uztailaren 21a |
Herrialdea | Herbehereetako Erresuma |
Lehen hizkuntza | nederlandera |
Heriotza | Utrecht, 2005eko abuztuaren 1a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ignatius Gymnasium (en) Rijksschool voor Kunstnijverheid Amsterdam (en) Royal Academy of Art (en) |
Hizkuntzak | nederlandera |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, Erresistentziaren kidea, grabatzailea, argazkilaria, hirigilea, architectural theoretician (en) , akuafortista, zeramikaria eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Jasotako sariak | ikusi
|
Amsterdamgo Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen. Han Karel Appel eta Corneille ezagutu zituen eta elkarrekin CoBrA taldea sortu zuten 1948an. Constant taldeko teorikotzat jo zuten.
1950ean Parisen kokatu zen eta Cobra desegin ondoren arkitekturan zentratu zen. Aldo van Eyckekin kolorismo espazialaren teoria garatu zuen. Ondoren, Babilonia Berria izeneko hiri utopikoa sortzeko proiektuan parte hartu zuen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.