Conor McGregor
Conor Anthony McGregor (Irlandako gaelikoz: Conchúr Antóin Mac Gréagóir), Conor Mc Gregor bezala ezaguna (Dublin, Irlanda, 1988ko uztailaren 14a) arte martzial anitzetan edo Mixed Martial Arts delakoan, MMAetan, aritzen den pisu arineko borrokalaria da. UFC izeneko borroka elkarte famaturen txapelduna da pisu arinean.
Conor McGregor | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Conor Anthony McGregor |
Jaiotza | Crumlin (Dublin), 1988ko uztailaren 14a (35 urte) |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Bizilekua | Dublin |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arte martzial mistoetako borrokalaria, boxeolaria, taekwondolaria, kickboxer (en) , aktorea eta martial artist (en) |
Entrenatzailea | John Kavanagh (en) |
Pisua | 170 libra |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | the notorius |
shop.conormcgregor.com | |
|
2017ko abuztuaren 26an Floyd Mayweather Jr. vs. Conor McGregor borroka ospetsuan lehiatu zen.
Lehen urteak
Dublineko auzo pobreetan hazi zen eta oso goizetik futbolarekiko maitasuna erakutsi zuen. Hainbat urtetan Lourdes Celtic Football Club taldearentzat jokatu zuen. Aldi berean, 12 urterekin kickboxing egiten hasi zen eta Irlandako gazte txapeldun saria irabazi zuen. Hala ere, 2006an, hau da, 18 urterekin Lucan herrira mugitu zen familia osoa. Bertan iturgin lanbidea ikasten hasi zen bere aitarengandik, baina laster konturatu zen bere borrokatzeko gaitasunak urrun eramango zuela.
Debut profesionala
2007ko otsailaren 17an, oraindik ere 18 urteekin, Conorrek bere debut profesionala egin zuen Kieran Campbell borrokalari irlandarraren kontra, “The Irish Ring of Truth” txapelketa irabazteko. Conorrek bere etsaiarekin amaitu zuen lehen borrokaldian ''knoc-kout tekniko baten bidez.
Pisu arineko txapelketa
Conorrek Jose Aldo borrokalari brasildarraren kontra borrokatu zuen UFCk pisu arineko tituluaren bateratzean. Honetan, Mc Gregor irabazle atera zen 13 segunduko knock out batekin. Gainera, erakutsitako kemenagatik eta adoreagatik “Gaueko emanaldiko onena” saria irabazi zuen.
Borroka estiloa
Conor ezaguna da nagusiki aurrelari motako borrokalaria izateagatik, hau da, normalean bera izango da erasotzailea eta kalte egiten duena. Bestalde, ezkerra denez, posizio horretan jarri ohi da nahiz eta hainbat konbatetan estiloz aldatzen den bere aurkariari hobeto egokitzeko. Gainera, boxeo kolpeez gain kickboxingeko ostikadak ederto erabiltzen ditu. Aurreko guztiagatik, knock out teknikoa bilatzen duen borrokalaria da eta horrela izan dira bere garaipen gehienak.
Azkenik, oso garrantzitsua da bere aurkariengan erabiltzen duen guda psikologikoa, nagusiki borroka baino lehenagoko egunetan, baina baita borrokan zehar ere. Ezaugarri hau Muhammad Alirengandik hartu zuela esaten du, hura bere erreferente zela.
Marka Pertsonala
Oraindik borrokan. 2016. urteraino, 20 borroka irabazi zituen eta 3 baino ez zituen galdu.