Connolly zutabea
Connolly zutabea (ingelesez Connolly Column eta irlanderaz Colún Uí Chonghaile) Espainiako Gerra Zibilean Bigarren Errepublikaren alde eta Nazioarteko Brigaden barnean borrokatu zen irlandar unitatea izan zen. Izena James Connolly iraultzailearen omenez zeraman, 1916ko Pazko matxinadako buruzagi eta martirietako bat.
Connolly zutabea | |
---|---|
Mota | Unitate militar |
Sorrera | 1936 |
Deuseztatzea | 1938ko iraila |
Unitate nagusia | Abraham Lincoln Batailoia eta Abraham Lincoln Brigade (en) |
Unitate honetako burua Frank Ryan ezkertiarra izan zen. 150 gizon inguruz osatua zegoen eta nagusiki Madrilgo guduan, Jaramako guduan (honetan hildako ugari izanez) eta Ebroko guduan parte hartu zuen. Ryan zauritua izan ondoren bere herrialdera osatzera joan eta berriz ere Espainiara borrokatzera itzuli zen, Aragoiko frontean frankistek atzeman eta Miranda Ebroko kontzentrazio-esparruan preso sartu zuten, heriotz-zigorra jasoz. Halere, Irlandako Estatu Askeko Eamon de Valera estatuburuaren bitartekaritzari esker heriotz zigorra hogeitamar urteko espetxe zigorrera aldatu zioten.
1938an unitatean bizirik jarraitzen zuten gizonak Irlandara itzuli ziren.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Irlandar Brigada, Espainiako faxisten alde borrokatu zuen unitatea.
Kanpo estekak
- Connolly zutabearen webgune ofiziala, (Ingelesez)
- . Article de Emmet O'Connor en el Journal of the Waterford Archaeological & Historical Society, vol. 61 de 2005. (Ingelesez)