Connecticut
Connecticut (ingelesez kəˈnɛtɨkət ahoskatua) Ameriketako Estatu Batuetako estatu bat da, Estatu Batuetako ipar-ekialdean kokatua. Hartford du hiriburutzat baina hiri nagusia Bridgeport du. Guztira 3,5 milioi biztanle bizi dira estatu osoan.
Connecticut | |||
---|---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuak | |||
Ereserkia | |||
Yankee Doodle The Nutmeg (en) | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | ||
ISO 3166-2 | US-CT | ||
Hiriburua | Hartford | ||
Governor of Connecticut (en) | Ned Lamont (en) | ||
Zatiketa | |||
Geografia | |||
Koordenatuak | 41°36′N 72°42′W | ||
Azalera | 14.357 km² | ||
Mugakideak | Massachusetts, Rhode Island eta New York | ||
Punturik altuena | Mount Frissell (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.605.944 (2020ko apirilaren 1a) 15.058 (2015) | ||
Dentsitatea | 251,16 bizt/km² | ||
Etxebizitzak | 1.385.437 | ||
Hizkuntza ofiziala | baliorik ez | ||
Ordu eremua | Ekialdeko Ordu-eremu eta America/New_York (en) | ||
portal.ct.gov |
New England izeneko eskualdea osatzen du Masachusets, Maine, New Hampshire, Rhode Island eta Vermont estatuekin batera.
Ekonomia
Oso garatuak daude nekazaritza (tabakoa, patata, artoa, etab.) eta industria (ehungintza, mekanika, kimika eta aeronautika). 1701ean sortu zen bertako Yale Unibertsitatea.[1]
Herritar ospetsuak
- George Walker Bush (1946), Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari ohia (2001-2009).
Argazki galeria
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Ikus, gainera
- Connecticuteko konderrien zerrenda
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.