Concorde
Concordea[1] komertzialki ustiatutako hegazkin supersoniko bat izan zen. BAC eta Aérospatiale enpresa europarrek eraiki zuten. Bigarren hegazkin supersoniko komertziala izan zen, lehena Tupolev Tu-144a izan baitzen. Frantzia eta Erresuma Batua Concordea sortzeko elkartu ziren modu berean, Boeing enpresak ere bere hegazkin supersonikoaren proiektua egin zuen, baina ez zen inoiz eraiki, Richard Nixon presidenteak ez baitzuen baimenik eman.
Concorde | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Kategoria | fuselaje meharreko lau erreaktoreko hegazkin komertzial aireontzi supersoniko land-based airliner monoplane (en) |
Propultsatzailea | Olympus 593 (en) |
Bultzada maximoa | 677.200 N |
Irismena | 6.580 km |
Altitude maximo eraginkorra | 18.300 m 60.000 ft |
Masa | 185.065 kg |
Altuera | 12,2 m |
Luzera | 61,66 m |
Hego-zabalera | 25,56 m |
Hego-azalera | 358,25 m² |
Hegaldiak | |
Erabiltzaileak | Air France, British Airways |
Lehen hegaldia | 1969ko martxoaren 2a |
Zerbitzu hasiera | 1976ko urtarrilaren 21a |
Zerbitzu amaiera | 2003ko azaroaren 26a |
Ekoizpena | |
Fabrikatzaileak | Sud-Aviation British Aircraft Corporation (en) Aérospatiale Airbus Group (en) British Aerospace (en) BAE Systems |
Ekoitzitako unitateak | 6, 14 |
2003. urteaz geroztik, Concordea ez da erabiltzen hegazkin komertzial moduan.
Historia
1960 urteetan, Erresuma Batuko BAC eta Frantziako Aérospatiale enpresek hegazkin supersoniko bat garatzeko akordioa izenpetu zuten. Geroago, proiektuaren gastuak emendatu zirenez, bi gobernuek proiektua bukatzeko dirua jarri zuten; horrela, Concorde izena hartu zuen.