Concetta Probanza
Concetta Probanza Arrizabalaga, (Urretxu, Gipuzkoa, 1969 - ) marrazkilaria eta ilustratzailea da.
Concetta Probanza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urretxu, 1969 (54/55 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | marrazkilaria eta ilustratzailea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
concettaprobanza.com |
Biografia
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak, Arte Grafikoen espezialitatearekin, ikasi ondoren, Grabatua eta Serigrafia Esperimentala sakondu zituen Artelekun[1].
Gaur egun, liburugintzan eta ilustrazioan dihardu buru-belarri. Liburugintzan, hainbat idazleren liburuak irudiztatu ditu, bai haur eta gazte literaturan bai poesian. Musika arloan diskoak irudiztatu ditu, Mikel Markez eta Jexuxmai Lopetegirenak besteak beste. Euskal Herriko agerkari askotan ere parte hartzen du[1].
Komikigintzan ere aritu da. Alor horretan egindako lanek zenbait sari ekarri dizkiote: Portugalete Hiria eta INJUVE sariak, besteak beste[2]
2004an, Mahats-denboran artista-liburua argitaratu zuen Patxi Ezkiaga poetarekin batera[3] [4] [5]. Ezkiagak Concettaren marrazkiei hitza jarri eta poema-liburu hau marrazkien eta poemen elkarrizketan gauzatu da[6][7].
2011n Euslandia ikuskizuna sortu zuen Miriam Luki idazlearekin batera, antzerkia, musika, pintura, filosofia eta poesia uztartzen dituenak. Ikuskizunaren gidoia publikoak txistera batetik ateratzen dituen galderetan datza, galdera bakoitzak poemak, ipuinak, marrazkiak eta abestiak ekarriko dituelarik.Harrezkero, Probanza Euskal Herriko herri eta hiri askotako plazetan ibili da[8].
Azken urteotan, Euskal Herriko nahiz kanpoko hainbat poeta eta musikarirekin kolaboratu du, errezitaldi eta kontzertuetan zuzenean marraztuz[2].
Lanak
Asko dira Concetta Probanzak egindako lanak.
Haur eta gazte literatura
- Istoriorik gabeko ipuin istorioduna. Iñaki Arranz. Elkar, Donostia (Gipuzkoa), 2015.
- Burua galdu zuen jirafa. Bertol Arrieta. Elkar, Donostia (Gipuzkoa), 2015.
- El peixet Federico o la història de la pipa de l’Andreu. Meritxell Cucurella-Jorba. Arola Editors, Tarragona, 2015.
- Un lápiz llamado Pencil. Cuentos para contar. Toti Martínez de Lezea. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2013.
- Sekretuaren zaporea. Ana Urkiza. Elkar, Donostia (Gipuzkoa), 2012.
- Lapurrak dabiltza azokan. Aitziber Etxeberria. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2010.
- Zer da, ba, maitasuna? Miren Agur Meabe. Elkar, Donostia (Gipuzkoa), 2008[9].
- Egundoko haiz, Segundo. Pello Esnal. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2005.
- Itxaso Zahar. VV.AA. Kilometroak’04. Gipuzkoako Ikastolen Elkartea, 2004.
- Ortzadarrera bidaia. Koro Saavedra. Edit. Bermingham, Donostia (Gipuzkoa), 2003.
- Kuxkuxero press. Pako Aristi. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2003.
- Karakol Txikiren ipuinak. Karlos Zabala Oiarzabal. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2002.
- Le tour du monde en 80 jours. Jules Verne. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2002.
- Deborah hondartza bakarti batean. Pako Aristi. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2002.
- Izurderen bidaia. Ixiar Rozas. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2001.
- Zabaldu oihala. Enkarni Genua. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 2001.
- Benetako lagunen aterpea. Pako Aristi. Ibaizabal, Amorebieta-Etxano (Bizkaia), 1998.
Poesia. Saiakera
- Bidea. Pello Añorga. Edo argitaletxea, Donostia (Gipuzkoa), 2015.
- Hay menú económico. Elena Román. La Fragua de Metáforas, Córdoba, 2015.
- Hegats 52. Euskal Idazleen Elkartea. Donostia (Gipuzkoa), 2014.
- Solasaldiak. Andoni Luis Aduriz. IVAP, Gasteiz (Araba), 2014.
- Hizkuntzaren keinua, VV.AA. Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua, Andoain (Gipuzkoa), 2012.
- Euslandia. Miriam Luki. Lanku, Donostia (Gipuzkoa), 2011.
- Begiradak / Miradas y memorias desde el margen / Glances and memories from the fringes. VV.AA. KMK – Periferike, Donostia (Gipuzkoa), 2005.
- Mahats-denboran. Patxi Ezkiaga; Concetta Probanza. Autoeditatua. Zarautz (Gipuzkoa), 2004.
- Solasaldiak. Bernardo Atxaga. IVAP, Gasteiz (Araba), 2004.
- Bihotzak planto. José Luis Padrón. Olerti Etxea, Zarautz (Gipuzkoa), 2001.
- Hitz-erraietan. José Luis Padrón. Urretxuko Udala (Gipuzkoa), 2001.
- Saber. Josune Muñoz. Skolastika, Bilbo (Bizkaia), 1999.
- Txori erratuen bilera. José Luis Padrón. Erein, Donostia (Gipuzkoa), 1998.
Prentsan kolaborazioak
- Behinola aldizkarian. Denbora-pasa [10]
Agerkariak
- 1997az geroztik: Pérgola (Periódico Bilbao. Bilboko Udala).
- 1999az geroztik: Administrazioa Euskaraz (IVAP. Eusko Jaurlaritza).
- 2012az geroztik: Hitzen Uberan (www.uberan.eus).
Diskoak
- Izar uxo. Jexuxmai Lopetegi. Elkar, Donostia (Gipuzkoa), 2009.
- Zure begiek. Mikel Markez. Elkar, Donostia (Gipuzkoa), 2008.
- Santi Careta Group with Juliane Heinemann. Fresh Sound New Talent, Blue Sounds, Bartzelona, 2008.
- Obertura. Santi Careta Group. Fresh Sound New Talent, Blue Sounds, Bartzelona, 2006.
Muralak
- Murala Urretxuko Pagoeta auzoan, Emakumeen Etxearen azpian. [11]
Erreferentziak
- «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- Concetta Probanzaren webgunea
- Ibargutxi, Felix. (2004-03-24). «Concettaren koadroak historia sagaratuak iruditzen zaizkit» (PDF) El Diario Vasco in: Prentsa Bilduma UPV/EHU.: 64. orr. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
- Kortazar, Jon. (2004-07-11). «Sormena» El País in: Kritiken hemeroteka. Armiarma. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
- Juaristi, Felipe. (2004-04-09). «Argia isurian» El Diario Vasco in: Kritiken hemeroteka. Armiarma. (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
- «Berria.eus - Liburuaren eguna» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «Kritikak (hemeroteka)» www.susa-literatura.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- «'Euslandia, unibertso txiki bat' ikuskizun berezia bihar Gerriko Txokoan» El Diario Vasco 2012-06-17 (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
- Alberdi, Uxue. (2008-11-30). «Galderak dira bizitzaren motorea» Argia (Noiz kontsultatua: 2017-08-26).
- «Galtzagorri. Behinola. Denbora-pasa» Behinola aldizkaria ISSN 1575-8168. 37.zkia (2018ko ekaina)61 orr.
- Zabala, Aitor. (2023-09-23). «Murala margotuko dute eskualdeko Emakumeen Etxearen azpian» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-09-25).
Kanpo estekak
- Concetta Probanzaren webgunea
- Alberdi, Uxue (2008-11-30), "Galderak dira bizitzaren motorea". Argia aldizkarian argitaratutako elkarrizketa. Noiz kontsultatua: 2017-08-26.