Concepción Jaramillo Guijarro
María Concepción "Conchi" Jaramillo Guijarro (1963, Madril) pedagogoa eta irakaskuntza heziketarako material didaktiko askoren egilea da, hezkidetza sustatzeko.
Concepción Jaramillo Guijarro | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Concepción Jaramillo Guijarro |
Jaiotza | Madril, 1963 (60/61 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa |
Biografia
Concepción Jaramillo Madrilen jaio zen 1963an. Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan lizentziatua[1]. Feminismoarekin loturiko emakumeekin harremanetan egon ondoren, hainbat graduondoko ikasketak burutu zituen emakumeak unibertsitatean eta kanpoan daukaten papelari buruz. Emakumeei zuzendutako hezkuntza ez-formalean lan egin zuen. Hezkuntza ez-arautuan, gazteekin lan egin du eta aisialdiko irakasleei formakuntza eman die.
Emakumeek hezkuntzan daukaten paperari buruzko zenbait argitalpen egin ditu aldizkari espezializatuetan. Baita material didaktikoak eta laguntzarako materialak egin ditu[2].
Haur hezkuntza, lehen mailako, bigarren mailako eta aisialdiko irakasleentzako etengabeko formakuntza egiten du. Gobernuko eta gobernuz kanpoko erakundeekin parte hartu du hezkuntzan eta sexuen arteko berdintasun aukerarako hainbat programetan[3].
Concepción Jaramilloren lanen gai nagusiak bitartekotzan, hizkuntzaren erabileran[1], emakumezkoen baterako hezkuntzan, desberdintasun sexualan eta berdintasun aukeraketan burutzen dira.
Lanak
- Amparo Martínez Ten, Concepción Jaramillo Guijarro, Carmen García Marín (2005): Jugando en paz: propuestas para jugar en libertad y sin violencia. Madrid: Consejería de Educación, Dirección General de Juventud.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (1999-05-05). «CONCEPCIÓN JARAMILLO PEDAGOGA "Si se usa un lenguaje no sexista, cambia la percepción del mundo"» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
- (Gaztelaniaz) «Concepción Jaramillo Guijarro - Dialnet» dialnet.unirioja.es (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).
- (Gaztelaniaz) «La educación sexual de la primera infancia: guía para madres, padres y profesorado de educación infantil | Revista Rayuela» revistarayuela.ednica.org.mx (Noiz kontsultatua: 2018-06-22).