Comtat
El Comtat (euskaraz: «konderria») Valentziar Herrialdeko eskualdea da, Cocentaina hiriburua duena. Iparraldean eta mendebaldean Vall d'Albaida du, ipar-ekialdean Safor, ekialdean Marina Alta, hego- Marina Baixa eta hegoaldean Alcoià.
Comtat | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Alacanteko probintzia |
Hiriburua | Cocentaina |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 38°46′01″N 0°22′30″W |
Azalera | 376,4 km² |
Mugakideak | Alcoià, Marina Alta, Marina Baixa, Safor eta Vall d'Albaida |
Demografia | |
Biztanleria | 28.020 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 74,44 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | katalan |
Eskualdeak 24 udalerri ditu, 376,40 km²ko azalera du eta 2005ean 27.157 biztanle zituen.
Udalerriak
Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Agres | 623 | 25,80 | 24,14 |
Alcoleja | 219 | 14,60 | 15,00 |
Alcosser de Planes | 216 | 4,39 | 49,20 |
Alfafara | 430 | 19,80 | 21,71 |
Almudaina | 127 | 8,80 | 14,43 |
l'Alqueria d'Asnar | 455 | 1,08 | 421,29 |
Balones | 163 | 11,20 | 14,55 |
Benasau | 210 | 9,00 | 23,33 |
Beniarrés | 1.335 | 20,20 | 66,08 |
Benilloba | 843 | 9,50 | 88,73 |
Benillup | 101 | 3,40 | 29,70 |
Benimarfull | 441 | 5,60 | 78,75 |
Benimassot | 131 | 9,50 | 13,78 |
Cocentaina | 11.383 | 52,94 | 211,73 |
Fageca | 119 | 10,20 | 11,66 |
Famorca | 53 | 9,60 | 5,52 |
Gaianes | 376 | 9,60 | 39,16 |
Gorga | 248 | 9,10 | 27,25 |
Millena | 187 | 9,80 | 19,08 |
Muro d'Alcoi | 8.725 | 30,24 | 284,75 |
l'Orxa | 751 | 31,80 | 23,61 |
Planes | 803 | 38,90 | 20,64 |
Quatretondeta | 138 | 16,70 | 8,26 |
Tollos | 65 | 14,60 | 4,45 |
Azpieskualdeak
Banaketa ofizialean Alcoiàrekiko bereizita agertzen bada ere, geografo askoren proposamenetan biak eskualde berean bildu dituzte, Valls d'Alcoi edo Muntanyes d'Alcoi izenpean; Alcoirekiko mota guztietako harremanak oso estuak direla kontuan hartu behar da.
Comtat sei azpieskualde historiko-geografikotan bana daiteke:
- Foia de Cocentaina: l'Alqueria d'Asnar, Cocentaina eta Muro d'Alcoi.
- Vall de Seta: Balones, Benimassot, Fageca, Famorca, Quatretondeta eta Tollos.
- Vall de Travadell edo Vall de Gorga: Benillup, Benimarfull, Gorga eta Millena.
- Valleta d'Agres: Agres eta Alfafara. Vall d'Albaidako Bocairent ere bertan sar daiteke.
- Vall de Perputxent: Beniarrés, l'Orxa eta Gaianes.
- Baronia de Planes: Almudaina eta Planes.
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.