Como agua para chocolate (filma)
Como agua para chocolate (euskaraz Ura Txokolateari Bezala), 1992ko Alfonso Arau mexikar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako drama eta amodiozko film bat da. 1989ko Laura Esquivel mexikar idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Marco Leonardi, Lumi Cavazos, Regina Torné, Ada Carrasco, Mario Iván Martínez eta Yareli Arizmendi aktoreek antzeztu zuten.
Como agua para chocolate (filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1992 |
Izenburua | Como agua para chocolate |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Mexiko |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, film dramatikoa, magic realist film (en) eta melodrama (en) |
Iraupena | 113 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Like Water for Chocolate (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Alfonso Arau |
Gidoigilea(k) | Laura Esquivel |
Antzezlea(k) | |
Marco Leonardi Lumi Cavazos (en) Regina Torné (en) Mario Iván Martínez Ada Carrasco (en) Yareli Arizmendi (en) Joaquín Garrido (en) Margarita Isabel David Ostrosky (en) Brigitte Alexander (en) Arcelia Ramirez | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Alfonso Arau |
Edizioa | Carlos Bolado (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Leo Brouwer |
Argazki-zuzendaria | Emmanuel Lubezki |
Jantzi-diseinatzailea | Carlos Brown (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Mexiko |
Argumentu nagusia | Mexikoko Iraultza |
miramax.com… | |
1993ko Oscar Sarietarako Ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sariaren sailean Mexiko ordezkatzeko hautatua izan zen, baina ez zen ekitaldiaren finalerako hautagaien artean egoteko aukeratua izan.
Argumentua
1900ko hamarkada, Mexiko. Tita (Lumi Cavazos) eta Pedro (Marco Leonardi) gazteak elkar maiteminduak egon arren bere amodioa alde batera utzi beharko dute, Titaren ama den Ama Elenak (Regina Torne) bere alaba gazteena denez, bera zahartzaroan zain dezan alaba neskazahar gelditu behar duela erabaki baitu. Mexikar gastronomia herrikoiaren usain eta zaporeeen artean, Titak denboraz haratago doan maitasun baten ondorioz sufritu egingo du.
Aktoreak
- Lumi Cavazos: Tita
- Marco Leonardi: Pedro
- Regina Torné: Ama Elena
- Mario Iván Martínez: John Brown doktorea
- Ada Carrasco: Nacha
- Yareli Arizmendi: Rosaura
- Claudette Maillé: Gertrudis
- Pilar Aranda: Chencha
- Farnesio de Bernal: Apaiza
- Joaquín Garrido: Treviño sarjentua
- Rodolfo Arias: Juan Alejándrez
- Margarita Isabel: Paquita Lobo
- Sandra Arau: Esperanza Muzquiz
- Andrés García Jr: Alex Brown
- Regino Herrera: Nicolás
- Genaro Aguirre: Rosalio
- David Ostrosky: Juan de la Garza
- Brígida Alexander: Izebana Mary
- Amado Ramírez: Pedroren aita
- Arcelia Ramírez: Esperanzaren alaba
- Socorro Rodríguez: Paquitaren laguna
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)