Columbia Lions
Columbia Lions (euskaraz Columbiako lehoiak), Columbiako Unibertsitateko kirol taldea da. Lionseko kirol talde ezberdinek, NCAAk antolatutako lehiaketa unibertsitarioetan parte hartzen dute eta Ivy League delakoaren zati dira.
| ||||
---|---|---|---|---|
Maila | NCAAko I. Maila | |||
Azpimaila, amerikar futbolean | Football Championship Subdivision (FCS) | |||
Konferentzia | Ivy League | |||
Ezizena | Lions | |||
Maskota | Roaree the Lion | |||
Amerikar futboleko estadioa | Lawrence A. Wien Stadium (17.100 ikusle) | |||
Saskibaloi pabiloia | Levien Gymnasium (3.408 ikusle) | |||
Ezizena
Uste denez, Unibertsitateak, Lions ezizena, instituzioaren errege jatorriaren ondorioz hartu zuen. Unibertsitate hau, 1754an Jurgi II.a Erresuma Batukoa erregeak sortu zuenetik, King's College deitu zen. Lehoia, Ingalaterrako armarrian agertzen den animalia bat da. Soilik Amerikar Iraultzaren ondoren pasa zen, instituzioa, Columbia Unibertsitatea deitzera.
Kirol egitaraua
Lions taldeak, honako kirol hauetan parte hartzen du:
- Gizonezkoetan:
- Emakumezkoetan
- Saskibaloia
- Arku tiraketa
- Lacrossea
- Golfa
- Arraunketa
- Futbola
- Igeriketa eta Jauziak
- Tenisa
- Atletismoa
- Boleibola
- Belar hockeya
- Softballa
Saskibaloia
Columbiak, saskibaloian, bere arrakastarik handiena, 1968an lortu zuen, NCAAko txapelketako final zortzirenetara iritsi zirenean, beranduago, NBAko New York Knicks taldean jokatuko zuen Jim McMillian buru zutela. 2002an, nazio osoko talderik defentsiboena izan zen, aurkarieik, batez beste 57 puntu sartzen utziz soilik partiduko. Aurretik, txapelketa ofiziotsuak lortu zituzten 1903 eta 1904an.
McMillianez gain, Lionseko beste lau jokalari iritsi dira NBAn jokatzera, 1979tik, profesionaletan bakar bat bera ere ez dagoelarik.