Columba (konstelazioa)
Columba edo Usoa[1][oh 1] —latinez: Columba— Hego hemisferioko konstelazio bat da. Canis Major eta Lepus konstelazioetatik hegoaldera kokatutako konstelazio txiki bat da. Antzina, Canis Major konstelazioaren barnekotzat jotzen zen, baina, 1679an, Augustin Royer-ek berezko konstelaziotzat hartu zuen. Beraz, XVII. mendean eman zitzaionez konstelazio-kategoria, ez du mitologian atxikitako ezer.
Columba | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Col |
Genitiboa | Columbae |
Sinbologia | Usoa |
Eremua | 270 gradu karratu (54. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 1 |
Izarrik distiratsuena | α Columbae (itxurazko magnitudea 2,6) |
Konstelazio mugakideak | Lepus (konstelazioa), Caelum, Pictor (konstelazioa), Puppis (konstelazioa) eta Canis Major |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 6 h |
Deklinazioa | -35° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Otsailea | |
+45° eta −90° latitude bitartean ikusgai. |
Izar nagusiak
- Alpha Columbae, 2,65eko magnitudekoa.
- Beta Columbae, 3,12ko magnitudekoa.
- Gamma Columbae, 4,36ko magnitudekoa.
- Delta Columbae, 3,85ko magnitudekoa.
- Epsilon Columbae,3,86ko magnitudekoa.
- Eta Columbae, 3,96ko magnitudekoa.
- Theta Columbae, 5,00ko magnitudekoa.
- Kappa Columbae, 4,37ko magnitudekoa.
- Lambda Columbae, 4,88ko magnitudekoa.
Oharrak
- Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".
Erreferentziak
- «Konstelazioak (88 konstelazio ofizialak)» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 19 or..
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.