Colorado (ibaia)
Colorado[1] (ingelesez: Colorado River; gaztelaniaz: Río Colorado; mojaveraz: Aha Kwahwat) Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eta Mexikoko ipar-mendebaldeko ibai nagusia da. 2.330 kilometro luze da eta 637.000 kilometro koadroko arroa drainatzen du[2].
Colorado Colorado River (en) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 2.334 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°28′20″N 105°49′34″W |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Colorado |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 637.137 km² |
Arro hidrografikoa | Colorado River drainage basin (en) |
Ur-emaria | 640 m³/s |
Iturburua | La Poudre Pass (en) |
Bokalea () | Kaliforniako golkoa |
- Artikulu hau Estatu Batuetako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Colorado (argipena)».
Geografia
Iturburua Colorado estatuaren ipar-mendebaldeko Mendi Harritsuetan du. Gero, Estatu Batuetako Utah, Arizona, Nevada, Kalifornia eta Mexikoko Kalifornia Beherea eta Sonora estatuak zeharkatzen ditu, Kaliforniako golkora isuri baino lehen. Lehenago Colorado Grand River eta Green River bilgunetik aurrerako ibilbidearen izena izan bazen ere, 1921ean, Colorado estatuaren eskariz, Mendi Harritsuetan hasitako ibilbideari eman zitzaion izen hori[3].
Arizonako lautadetan (Coloradoko lautadak) arroila sakonak sortzen ditu; Arroila Handia (ingelesez: Grand Canyon of Colorado), adibidez, 446 km luze da. Colorado ibaiak aintzira zabala osatzen duen Hoover urtegia (Hoover Dam) hornitzen du, eta handik aurrera Arizona, Nevada eta Kalifornia estatuen arteko muga egiten du. Kaliforniako golkoan itsasoratzen da, Mexikon 128 km egin ondoren.
Ibaiadarrak
|
|
Hiri nagusiak
- Rifle (Colorado)
- Grand Junction (Colorado)
- Moab (Utah)
- Yuma (Arizona)
- Calexico (Kalifornia)
- Mexicali (Kalifornia Beherea)
Historia
Ibaia ikusi zuen lehendabiziko europarra Francisco de Ulloa izan zen, 1539an, Kaliforniako golkoa esploratzen ari zela.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .
- Colorado River Global.britannica.com
- «Many years ago, the Colorado River was just Grand» Summitdaily.com