Colombiana
Colombiana (euskaraz Kolonbiarra), 2011ko Olivier Megaton frantziar zinema zuzendariaren ekintza thriller film bat da. Luc Bessonek elkarlanean ekoitzi eta idatzi zuen. Zoe Saldana, Michael Vartan, Cliff Curtis, Lennie James, Callum Blue eta Jordi Mollà aktoreek antzeztu zuten.
Colombiana | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2011 |
Izenburua | Colombiana |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | ekintza-filma, girls with guns (en) ![]() ![]() |
Iraupena | 108 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | New Orleans, Mexiko eta Chicago |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Olivier Megaton (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Robert Mark Kamen (en) ![]() Luc Besson |
Antzezlea(k) | |
Zoe Saldana Amandla Stenberg Michael Vartan Lennie James (en) ![]() Cliff Curtis Jordi Mollà Jesse Borrego Ofelia Medina (en) ![]() Callum Blue Graham McTavish (en) ![]() Affif Ben Badra (en) ![]() Cynthia Addai-Robinson David Clark Max Martini (en) ![]() Reem Kherici Sam Douglas (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Luc Besson Pierre-Ange Le Pogam (en) ![]() |
Konpainia ekoizlea | EuropaCorp Canal+ |
Edizioa | Camille Delamarre (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Nathaniel Méchaly (en) ![]() |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() MBC 2 (en) ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ezezaguna ezezaguna Space Power (en) ![]() ![]() ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Kolonbia eta Chicago |
Argumentu nagusia | Mendekua |
sonypictures.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube, YouTube, YouTube, YouTube eta YouTube |
Argumentua
1992, Kolonbia. Cataleya (Zoe Saldana), bederatzi urtetako neskatoa bere gurasoen erailketaren lekukoa da, ondorioz beren hilketa mendekatzeko hiltzaile profesional izateko burubelarri entrenatuko da. Sarraski horretatik ozta-ozta ihes egitea lortu ondoren, AEBetan babes hartu eta bertan dagoen Emilio (Cliff Curtis) osaba eta mafiagizonarekin biziko da. Hamabost urte beranduago, jada osabarentzat soldatapeko hiltzaile gisa lan egiten du. Bere bisita txartela beren biktimen bularretan marraztutako orkidea da, bere gurasoen hiltzaileentzako mezua, Cataleya haiek kosta ala kosta mendekatzeko asmoa baitu, horretarako maite duen guztia sakrifikatu beharra baldin badu ere.
Aktoreak
- Zoe Saldana: Cataleya
- Amandla Stenberg: Cataleya, 10 urterekin
- Jordi Mollà: Marco, Don Luisen morroia
- Lennie James: Ross, FBIko agentea
- Michael Vartan: Danny Delaney, Cataleyaren maitalea
- Cliff Curtis: Emilio Restrepo, Cataleyaren osaba
- Beto Benites: On Luis, drogaren jauna
- Jesse Borrego: Fabio, Cataleyaren aita
- Cynthia Addai-Robinson: Alicia, Cataleyaren ama
- Angel Garnica: Pepe, Cataleyaren aitona
- Ofelia Medina: Mama, Cataleyaren ama
- Callum Blue: Richard, CIAko agentea
- Sam Douglas: William Woogard, Cataleyaren jomugetako bat
- Graham McTavish: Warren, AEBetako marshalla
- Charles Maquignon: Bill Attwood sarjentua
- Affif Ben Badra: Genarro Rizzo, Cataleyaren jomugetako bat
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)