Colobinae
Colobinae Cercopithecidaeren barruko primate azpifamilietako bat da. 58 espezie biltzen ditu 10 genero ezberdinetan. Tximino sudurluzea, langureak eta hainbat kolobo talde honetakoak dira. Batzuetan bi tributan eta beste batzuetan 3 taldetan banatu ohi dira generoak. Colobus, Piliocolobus eta Procolobus Afrikako generoak talde berean daude, hiruek dutelako erpuru txikia. Asiako beste generoak talde berdinean edo bitan zatitu ohi dira. ADN mitokondrialarekin eginiko ikerketek bi talde osatzea proposatzen dute, baina langur grisak ez lirateke bi talde horietan sartuko.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Colobinae |
Colobinae | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Primates |
Familia | Cercopithecidae |
Subfamilia | Colobinae Jerdon, 1867
|
Azpibanaketa | |
Colobus Piliocolobus |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.