Collybia tuberosa

Collybia tuberosa Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du behar adina haragi jateko. Urria Euskal Herrian.

Collybia tuberosa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
OrdenaTricholomatales
FamiliaTricholomataceae
GeneroaCollybia
Espeziea Collybia tuberosa
P.Kumm., 1871
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa adnatua da
 
hanka biluzik dago
 
espora zuriak dauzka
 
saprobioa da
 
ez da jangarria

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Deskribapena

Kapela: 0,3 eta 1,5 cm arteko diametrokoa, zurixka, horixka-okrea diskoan, apur bat unbilikatua.

Orriak: Zuriak, oinari itsatsiak, orritxoekin.

Hanka: Haritsua, zurixka, 2 - 5 x 0,1 - 0,2 cm-ko neurrikoa, esklerozio bat du oinean, batzuetan ezkutuan. Esklerozio hau mutur batean dago mehetua, kolore marroi-gorrixkarekin edo marroi-beltzarekin eta 0,5 - 0,75 x 0,1 - 0,3 cm-ko tamainarekin.

Haragia: Oso mehea, zurixka.[2]

Esklerozio: Tuberkulu txiki baten itxurako mizelioa.

Etimologia: Collybia antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Tuberosa epitetoa berriz latinetik dator, "tuberosus" hitzetik, eta trufa esan nahi du. Esklerozio txiki batetik, tuberkulu moduan ateratzen delako.

Jangarritasuna

Ez du sukaldaritzarako baliorik, bere urritasunagatik eta tamainaz txikia duelako.[3]

Nahasketa arriskua

Kontu handiz ateratzen badugu, perretxikoa sortzen den esklerozioa ikusiko dugu, horrela, espezie hau segurtasun osoz identifika dezakegu. Oin zuriarekin eta eskleroziorik gabe jasotzen badugu, erraz nahas dezakegu Collybia cirrhata delakoarekin, honen antzekoa baina eskleroziorik gabea. Antzeko beste espezie bat Collybia cookei da, esklerozio horixka-okre koloreko batetik sortzen dena.

Sasoia eta lekua

Udan eta udazkenean hazten da, perretxiko batzuen hondar deskonposatuetan, adibidez, Lactarius vellereus edo Russula nigricans delakoetan.[4]

Banaketa eremua

Europa, Ipar Amerika.

Erreferentziak

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza     Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012     Euskalnatura     Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987     Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973     Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak,. Litografía Danona s. coop.ltda., 347 or. ISBN 84-7173-211-4..
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 264 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Bon, Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 180 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.