Coliseum Burgos
Coliseum Burgos Burgosko Ekialdeko Barrutian dagoen zezen-plaza da, erabilera anitzeko pabiloia duena. Arlanzón ibaiaren ondoan, El Plantio kirol-instalazioetan dago, tenis-pistak, igerileku klimatizatuak eta udakoak, eta kiroldegia dituztenak.
Coliseum Burgos | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Udalerria | Burgos |
Koordenatuak | 42°20′40″N 3°40′42″W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Burgosko Udala |
Erabiltzailea | Club Baloncesto Miraflores |
Webgune ofiziala | |
Jatorrian 1967an inauguratu zen eta 2015ean birmoldatu zuten erabilera anitzeko pabiloiaren funtzioa betetzeko (zezenketa, kirola, kontzertuak eta beste jarduera batzuk). Hasieran 12.000 ikusletik gorako edukiera zuen, eta birmoldaketaren ondoren, gaur egun edukiera aldatu egiten da instalazioaren erabileraren arabera, ia 9.500 pertsonara arte.
Kanpo estekak
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.