Coliseo antzokia
Coliseo antzokia edo Coliseoa Eibarko eraikin kultural polibalentea da. Jatorrizko diseinua Victor Eusa arkitekto nafarraren lana izan zen. 2007an guztiz berriztatu zen eraikinaren barnealdea; jatorrizko aurrealdea bakarrik mantendu zen.
Coliseo antzokia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Eibar |
Koordenatuak | 43°11′09″N 2°28′03″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1949 |
Jabea | Eibarko Udala |
Kontaktua | |
Helbidea | Merkatu kalea 2, Eibar |
Webgune ofiziala | |
Historia
Coliseo antzokiaren plangintza 1947an hasi zen zinema eta antzerki areto bezala; 1949an zabaldu zen eta 1987an itxi zituen ateak. Victor Eusa arkitekto nafarraren lana da. Eraikin espresionista eta klasizista da, aurrealdean ornamentazio modernista elementu batzuk dituelarik. Bere eszenatokia hiruki alde-berdin formakoa zen, alde bakoitzak 10 metro izanik.
2007ko martxoak 23an zabaldu zituen berriro ateak, Martín Herrera arkitektoak zuzendutako berriztatze sakon baten ondoren. Aurrekontua 3.3 milioi eurokoa izan zen.
Areto nagusi bat du, 547 eserlekuko edukiera duena antzerki, zinema eta musika ikuskizunetarako, eta baita bi areto txikiago ere zinemarako, edukiera 84 eta 74 eserlekukoa dutelarik. Behin zinema areto komertzial guztiak itxi zirela, Coliseo antzokiak betetzen du zerbitzu hau Eibarren, Areto enpresaren kudeapenean.