Colin MacLaurin
Colin MacLaurin (Kilmodan, 1698ko otsaila – Edinburgo, 1746ko ekainaren 14a) eskoziar matematikaria izan zen. Gazte-gaztetatik erraztasun handia izan zuen matematiketan, eta 19 urte zituela Aberdeengo Unibertsitatean matematika-irakasle hasi zen. Edinburgoko Unibertsitatean ere irakatsi zuen. Geometria- eta aljebra-lan garrantzitsuak egin zituen, gehien aztertu zuen alorra kalkulu infinitesimala izan zen arren; alor horretan bere obrek duten garrantzia dela eta, Newtonen jarraitzailetzat hartzen da. Bere izena hartzen duen serieagatik da (Maclaurinen seriea), batez ere, ezaguna.
Colin MacLaurin | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Argyll eta Bute, 1698ko otsaila | ||
Herrialdea | ![]() ![]() | ||
Bizilekua | Eskozia | ||
Heriotza | Edinburgo, 1746ko ekainaren 14a (48 urte) | ||
Hobiratze lekua | Greyfriars Kirkyard | ||
Heriotza modua | : Edema | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Anai-arrebak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Glasgowko Unibertsitatea | ||
Tesi zuzendaria | Robert Simson (en) ![]() | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Irakaslea(k) | Robert Simson (en) ![]() | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | matematikaria, fisikaria eta astronomoa | ||
Enplegatzailea(k) | Aberdeengo Unibertsitatea Edinburgheko Unibertsitatea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Royal Society Suediako Zientzien Errege Akademia |

Colin MacLaurin
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.