Cola di Rienzo

Cola di Rienzo, jaiotza izenaz Nicola di Lorenzo (Erroma, 1313 - Erroma, 1354ko urriaren 8a) italiar politikaria izan zen. Erromako hiriak galduriko handitasuna berreskuratzen saiatu zen, eta XIX. mendeko artista erromantikoen literaturako pertsonaia bihurtu zen (Edward Bulwer-Lytton, Rienzi nobela, 1835) eta orobat musikakoa (Richard Wagner, Rienzi opera, 1842).

Cola di Rienzo

Bizitza
JaiotzaErroma, 1313
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma, 1354ko urriaren 8a (40/41 urte)
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Bizitza

Ama hil ondoren, 1323an, Anagni aldera bidali zuten eta Erromara itzuli zen hamar urteren buruan, ikasketak egitera. 1343an, Avignon hirira bidali zuen Erromako hiriak Klemente VI.a aita santuaren aurrean hiri haren aldeko jestioak egitera. 1344an itzuli zen Erromara eta, herria lagun zuela, nobleen aurkako matxinada bat antolatu zuen 1347an. Tribuno izendatu zutelarik, neurri eta lege bereziak eman zituen bere hiria antzinako Erromako errepublikaren parera goratu nahian. Erromako goi nobleak, Orsini eta Colonna familiek gidaturik, gaizkile eta paganotzat salatu zuten eta, Avignongo Aita Santuak lagunduta, haren aurkako jazarriari ekin zioten. Abruzziko mendietan babestu zen hasieran eta Pragara joan zen 1350ean. Karlos IV.a enperadoreak atxilotzeko agindua eman eta Klemente VI.a Avignongo Aita Santuaren aurrera eraman zuten 1352an. Kargurik gabe utzi zuen, ordea, Inkisizioak, eta Erromara itzuli zen ondoren, Inozentzio VI.ak Gil de Albornoz kardinalarekin batean hara bidalita. Erromako senatari bakar izendatu zuten 1354an, baina Colonna familiak ezarri zizkion oztopoak ezin gainditurik, gehiegizko zergak ezarri zizkion Rienzok Erromako herriari eta, azkenean, hil egin zuten liskar batean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cola di Rienzo Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.