Col d'Izoard

Col d'Izoard (2361 metroko garaiera duena), Alpeetan, Frantziako Alpe Garaiak departamenduan dagoen mendate bat da.

Col d'Izoard
Route des Grandes Alpes (en) Itzuli
Geografia
Altuera2.361 m
MendikateaAlpeak eta Massif du Queyras (en) Itzuli
LurraldeaArvieux eta Cervières
Map

Udan bertara D902 errepidetik joan daiteke, iparraldean dagoen Briançon eta Guillestren amaitzen den Queyrasen dagoen Guil harana hegoaldean elkartzen dituena.

Frantziako Tourra

Col d'Izoard sarritan agertzen da Frantziako Tourrak zeharkatzen dituen mendateen artean. Maila bereziko mendate bezala sailkatua dago. Hegoaldeko aurpegiak, Guillestretik hasten dena, 15,9 kilometroko luzera eta batez beste %6,9ko malda du. Briançonetik, berriz, 20 kilometroko luzera, eta, batez beste, %5,7ko malda.

Frantziako Tourrean mendate hau lehen postuan igaro dutenak

Año Nombre País
2011Maxim Iglinskiy Kazakhstan
2006Stefano Garzelli Italia
2003Aitor Garmendia Euskadi
2000Santiago Botero Kolonbia
1993Claudio Chiappucci Italia
1989Pascal Richard Suitza
1986Eduardo Chozas Espainia
1976Lucien Van Impe Belgika
1975Bernard Thévenet Frantzia
1973José-Manuel Fuente Espainia
1972Eddy Merckx Belgika
1965Joaquim Galera Espainia
1960Imerio Massignan Italia
1958Federico Martín Bahamontes Espainia
1956Valentin Huot Frantzia
1954Louison Bobet Frantzia
1953Louison Bobet Frantzia
1951Fausto Coppi Italia
1950Louison Bobet Frantzia
1949Fausto Coppi Italia
1948Gino Bartali Italia
1947Jean Robic Frantzia
1939Sylvère Maes Belgika
1938Gino Bartali Italia
1937Julián Berrendero Espainia
1936Sylvère Maes Belgika
1927Nicolas Frantz Luxenburgo
1926Bartolomeo Aymo Italia
1925Bartolomeo Aymo Italia
1924Nicolas Frantz Luxenburgo
1923Henri Pélissier Frantzia
1922Philippe Thys Belgika

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.