Coimbrako katedral berria

Coimbrako katedral berria (portugesez: Sé Nova de Coimbra) Coimbran dauden bi katedralen artean berriena da, Coimbrako apezpikutzaren egoitza dena.

Coimbrako katedral berria
Universidade de Coimbra – Alta e Sofia
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaCoimbra
Portugalgo udalerriaCoimbra
FreguesiaCoimbra (Sé Nova, Santa Cruz, Almedina e São Bartolomeu)
Koordenatuak40°12′34″N 8°25′28″W
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1640
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaCoimbrako elizbarrutia
Arkitektura
ArkitektoaBaltazar Álvares (en) Itzuli
Estiloamanierismoa
Ondarea

    Historia

    Jesusen Konpainia 1543an ezarri zen Coimbran eta XVII mendean Jesusen eliza manierista eraiki zuten.

    1772an Pombalgo markesak jesuitak Portugaldik kanporatu zituenean apezpikuaren egoitzak Coimbrako katedral zaharra utzi eta bertan ezarri zen, horrela hartu zuen Coimbrako katedral berria (Sé Nova) izen berria.

    Ezaugarriak

    Aurrealde ederra dauka. Bertan dauden nitxetan lau jesuita santuren estatuak ikus daitezke. Fatxadaren goi parteak XVIII mendeko ornidura barrokoa dauka eta behe parteak aldiz hasierako estilo manierista mantentzen du.

    Barnekaldean habearte bakarra dago eta hainbat kapera ditu alboetan. Absidea XVII eta XVIII mendeetako egurrezko pieza ederrez dekoratua dago. Koroa eta bataio harria katedral zaharretik ekarritakoak dira.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.