Coachella harana
Coachella harana Kaliforniako hegoaldeko Riverside konderrian dago; Coloradoko basamortuaren parte den haran idorra da. San Gorgonio pasabidetik Salton itsasoko iparraldeko ertzeraino iristen da, 72 km luze da, eta 24 km zabal, gutxi gorabeherako hego-ekialdearako orientazio batean. Ipar-ekialdean San Bernardino eta Little San Bernardino mendiek mugatzen dute, eta hego-mendebaldean San Jacinto eta Santa Rosa mendiek.
Coachella harana | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | −194 ft |
Mota | haran |
Luzera | 72 km |
Zabalera | 24 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°43′N 116°12′W |
Mendikatea | San Bernardino Mountains (en) Little San Bernardino Mountains (en) San Jacinto Mountains (en) Santa Rosa Mountains (en) |
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak |
Estatua | Kalifornia |
Kaliforniako konderri | Riverside konderria (Kalifornia) |
Ur-gorputza | Whitewater River (en) |
Harana ezaguna da neguko resort ospetsuak dituelako, batez ere Palm Springs. Urtean hainbat ekitaldi izaten dira haranean, besteak beste, Coachellako Haraneko Musika eta Arte Jaialdia,, Palm Springs International Film Festival izeneko zinenaldia, Indian Wellseko Mastersa, tenis-txapelketa bat.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.