Club de Remo Valle de Camargo

Club de Remo Valle de Camargo Kantabriako Camargo udalerriko arraun elkartea da.

Club de Remo Valle de Camargo
Sorrera1979
HerriaEspainia Camargo, Kantabria
LehendakariaEspainia José Francisco Soria
EntrenatzaileaEspainia Carlos Rodriguez
Patroia(k)Espainia Jonatan Castanedo
Kolorea(k)     berdea
Trainerua     Virgen del Carmen
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 TKE Liga
0 Espainiako Txapelketa
1 Kantabriako Txapelketa
2023: Kontxaez
20237.a (KAE 1 Liga)
Webguneawww.remocamargo.com
Camargo Sotileza Banderan, 2008an

Historia

1979an sortu zen eta traineruetan 1984ean egin zuen debuta Pedreñan jokaturiko Memorial Bedia estropadan 3. gelditu zelarik. 1985ekoa du lehenengo garaipena, Gozón Udaleko Banderan, Asturiasen. 1999 urterarte urtero uretaratu zuen trainerua (1989an ezik), baina arraunlari eskasia dela eta hurrengo hiru denboralditan uretatik kanpo egon zen.

2003tik aurrera Federazioaren B Ligan lehenengo eta KAE Ligan ondoren egon izan da baina 2010an egindako denboraldi ikusgarriak (KAE Ligan 2. eta sei bandera irabazita) TKE Ligarako txartela eman zion. Urte bakarra egin zuen goren mailan. 2013an KAE Ligako azken postuan bukatu du eta bigarren mailara jeitsi da. Honek babesle nagusia galtzea eragin zion eta diru kontuak egoki zituen arren 2014rako trainerua lehorrean utzi eta harrobia lantzen zentratzea erabaki zuen[1].

2016an uretara itzuli zen, KAE Ligako bigarren mailan, eta zazpigarren postuan amaitu zuen. 2018an mailaz igotzea lortu zuen eta hurrengo urteetan KAE 1 Ligako erdiko txandan aritu da. 2021. denboraldian jaitsiera play-offak jokatu beharko ditu.

Kantabriarren arteko estropadatan bigarren trainerua atera duenetan "Remo Bahía" izena erabili du.

Palmaresa

Camargoko trainerua Zarautzen, 2022an.

Kantabriako Traineru Txapelketa

TKE Liga

  • Txapeldun (0)
  • Bigarren (0)
  • Hamaikagarrena 2011an.
  • Parte hartzeak (1): 2011
  • KAE Liga (0): bigarren 2010ean.

Gainontzeko Banderak

EtxekoakCamargoko Bandera (1): 2010.
Maliañoko Bandera (1): 1999.
Descenso Traineras de Bahía-Camargo (1): 2021.
KantabrianSotileza Bandera (3): 1988, 1992, 2023.
Bansander Bandera (4): 1988, 1994, 1996, 2023.
Santoñako Bandera (1): 1993.
Somoko Bandera (1): 1994.
Laredoko Bandera (2): 2004, 2023.
Camargo-Santander Jeitsiera (2): 2016, 2017.
Suancesko Bandera (1): 2022.
San Jose Sari Nagusia (Astillero) (1): 2023.
Santanderko Bandera (1): 2023.
BizkaianElantxobeko Bandera (1): 2010.
Lekeitioko Bandera (KAE) (1): 2010.
Algortako Portuzarra Ikurrina (2): 2010, 2018.
GipuzkoanHondarribiako Promozio Bandera (1): 2006.
Trintxerpeko Bandera (1): 2010.
Pasaiako Bandera (KAE) (1): 2010.
Mutrikuko Yurrita Group Bandera (1): 2018.
Donostiarra Bandera (KAE) (1): 2018.
Orioko Bandera (KAE) (1): 2018.
AsturiasenGozón Udaleko Bandera (1): 1985.
Asturiasko Printzearen Bandera (1): 1988.
Naviako Bandera (1): 2006.

Batelak

Azken denboraldiak

UrteaLigaKontxa
2003Federazio Liga, 16.a-
2004Federazio Liga, 16.a-
2005ez-
2006KAE 1 Liga, 10.a-
2007KAE 1 Liga, 5.a-
2008KAE 1 Liga, 3.a-
2009KAE 1 Liga, 6.a-
2010KAE 1 Liga, 2.a-
2011TKE Liga, 11.a-
2012KAE 1 Liga, 8.a-
2013KAE 1 Liga, 12.a-
2014ez-
2015ez-
2016KAE 2 Liga, 7.a-
2017KAE 2 Liga, 5.a-
2018KAE 2 Liga, 2.a-
2019KAE 1 Liga, 8.a-
2020KAE 1 Liga, 7.a-
2021KAE 1 Liga, 11.a-
2022KAE 1 Liga, 10.a-
2023KAE 1 Liga, 7.a-

Emakumezkoen trainerua

Club de Remo Valle de Camargo
Entrenatzailea ?
Patroia(k) ?
Kolorea(k)     berdea
Trainerua     Virgen del Carmen
Palmaresa0 Kontxako Bandera
0 Euskotren Liga
0 Espainiako Txapelketa
2023: Kontxaez
2022: Ligaez

2017an lehen estropada jokatu zuen Sotileza Banderan eta garaipena eskuratu zuen. 2018an ere estropada bera irabazi zuen. Ez du ordea Ligan parte hartu.

Palmaresa

Antolaturiko estropadak

Camargok urtero Camargoko Bandera antolatzen du.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.