Club de Remo Ciudad de Santander
Club de Remo Ciudad de Santander (euskaraz: Santander Hiriko Arraun Kluba) Santanderreko arraun talde ohia da. Tosta finkoan, mota guztietako kategorian hartzen zuen parte: bateletan, trainerilletan eta traineruetan.
Club de Remo Ciudad de Santander | |
---|---|
Sorrera | 1988 2011 (desegin) |
Herria | Santander, Kantabria |
Lehendakaria | José Ramón Saiz Cuesta |
Entrenatzailea | Alejandro Mantilla |
Patroia(k) | Álvaro Bedia |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | Virgen del Mar |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 6 Kantabriako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Uniformea
Kamiseta zuria eta urdina dauka eta Virgen del Mar trainerua zuria da.
Historia
Elkartea 1988an sortu zen Pedreñatik etorritako arraunlariekin. Urterik onenak berehala ezagutu zituen Kontxako banderara bi aldiz sailkatzean eta Kantabriako txapelketak irabaztean. Bereziki aipagarria izan zen 1993 urteko denboraldia, hurrengo urteko Ligarako egin zen sailkapenean laugarren postuan gelditu baitzen, Kontxara sailkatu eta Espainiako Txapelketan hirugarrena izateagatik.
90. hamarkadaren azken urteetan arraunlari eskasiak bultzatuta beste klubekin elkartu zen, 1997an Santoñarekin eta 2001eta 2002an La Marucarekin.
Federazio Ligak eratu zirenean igoerako play-offetan sartu zen lehen bi urteetan, 2003 eta 2004ean, baina ez zuen TKE Ligara igotzea lortu. Azken urteetan KAE 2 Ligan ibili ondoren 2011ean ez zuen trainerurik atera ahal izan eta taldea desegin zen. 2012an Club de Remo Santanderrek hartu zuen haren lekua.
Palmaresa
Kontxako Bandera
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Seigarrena 1991ean.
- Sailkatua (2): 1991 eta 1993.
TKE Liga
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (0)
- KAE 1 Liga (0): Bigarren 2004ean eta hirugarren 2003an.
- Euskal Liga (0): Hamargarren 1994ean.
- Kantabriako Liga autonomikoa (1): 1989.
Espainiako Traineru Txapelketa
- Txapelduna (0)
- Bigarrena (0)
- Hirugarrena (1): 1993.
Kantabriako Traineru Txapelketa
- Txapelduna (6): 1989, 1991, 1992, 1993, 1994 eta 1997 (azken hau Santoñarekin batera).
Gainontzeko estropadak
Handiak | Nerbioiko Sari Handia (0): hirugarren 1993an. El Corte Ingles Bandera (0): laugarren 1991 eta 1994ean. |
Etxekoa | Santanderko Bandera (4): 1999, 2000, 2001, 2005. |
Kantabrian | Sotileza Bandera (8): 1989, 1991, 1993, 1995, 1996, 2000, 2001, 2003. Kantabriako Bandera (1): 1990. Ríos Berrazueta Bandera (1): 1989. Ría de Requejada Bandera (3): 1989, 1990,1993. Camargoko Bandera (5): 1990, 1992, 1993, 1994, 2000. Bansander Bandera (4): 1991, 1993, 1997, 2000. Astilleroko Bandera (2): 1993, 2001. San Vicente de la Barquerako Bandera (1): 1995. Suancesko Bandera (2): 1998, 1999. Ría del Asón Bandera (1): 1999. Pedreñako Bandera (1): 1999. Caja de Cantabria Bandera (1): 2000. La Maruca Bandera (3): 2000, 2001, 2002. Santoñako Bandera (2): 2001, 2003. PRC Bandera (1): 2001. Bandera Limpiuco (1): 2001. |
Bizkaian | Plentziako Bandera (1): 1993. Bilbo Hiriko Bandera (1): 2000. Erandioko Bandera (1): 2000. Bilba Memoriala (Deustu) (1): 2001. Petronor Bandera (1): 2004. |
Gipuzkoan | Getariako Bandera (1): 1999. Ur-Kirolak Bandera (1): 2002. |
Asturiasen | Asturiasko Printzearen Bandera (2): 1989, 2002. Llanesko Bandera (2): 1990, 1992. |
Trainerillak
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarren 1993an.
- Kantabriako Trainerilla Txapelketa (6): 1989, 1991, 1993, 1996, 1998 eta 1999.
Batelak
- Espainiako Trainerilla Txapelketa (0): hirugarren 1989an.
- Kantabriako Trainerilla Txapelketa (1): 1999.
Azken denboraldiak
Urtea | Liga | Kontxa |
---|---|---|
2003 | Federazio Liga, 3.a | - |
2004 | Federazio Liga, 2.a | - |
2005 | Federazio Liga, 5.a | - |
2006 | KAE 1 Liga, 11.a | - |
2007 | - | - |
2008 | KAE 2 Liga, 11.a | - |
2009 | KAE 2 Liga, 6.a | - |
2010 | KAE 2 Liga, 13.a | - |
2011- | ez |
Antolaturiko estropadak
Ciudad de Santanderrek antolatzen duen estropada nagusia Santanderko Bandera da.