Club de Remo Cedeira
Club de Remo Cedeira Galiziako Coruñako probintzian dagoen Cedeirako herriko arraun taldea da.
Club de Remo Cedeira | |
---|---|
Sorrera | 1960 |
Herria | Cedeira, Coruña |
Lehendakaria | José Mª Hermida |
Entrenatzailea | José Mª Hermida |
Patroia(k) | José Mª Fernández Jose Garrote Gundín |
Kolorea(k) | zuria, morea eta beltza |
Trainerua | Candieira |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Galiziako A Liga 0 Galiziako B Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Galiziako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2023 | ez |
Webgunea | www.crchapela.com |
Historia
1960 inguruan bazen Club de Remo Cofradia de Pescadores de Cedeira taldea eta urte horretan bertan Club de Remo Cedeira sortu zuten. Hasieran biak aritu ziren baina lehenengoa desagertu eta bigarrenak aurrera jarraitu zuen. Talde apala izanik arraunlari eskasia nabarmena izan du, baina hala ere txalupa txikietan izan du emaitza onik 1996ko Espainiako Batel Txapelketako brontzezko domina esate baterako.
1996an trainerua osatu zuen A Cabana, Mugardos eta San Felipeko arraunlariekin batera eta "Cidade de Ferrol" izena erabili zuten. 1999 arte iraun zuen proiektu honek.
2017an trainerua ateratzera animatu zen kluba eta Galiziako B Ligan hartu zuen parte, zazpi trainerutatik bosgarren eginez. Hurrengo denboraldietan postua errepikatu zuen. 2020an Ligan parte hartzeari uko egin behar izan zion. 2021ean itzuli zen eta bere traineru historiako aurreneko estropada irabazi zuen, Asturiasko Printzesaren Bandera hain zuzen ere.
Palmaresa
Traineruak
- Asturiasko Printzesaren Bandera (1): 2021.
Batelak
- Espainiako Batel Txapelketa (0):
- hirugarrena 1996an.
- laugarrena 1997an.
Azken denboraldiak
Urtea | Liga |
---|---|
2017 | Galiziako B maila, 5.a |
2018 | Galiziako B maila, 5.a |
2019 | Galiziako B maila, 5.a |
2020 | ez |
2021 | Galiziako B maila, 3.a |
2022 | Galiziako B maila, 4.a |
2023 | ez |
Kanpo estekak
- (Galizieraz) Liga Galega de Traiñeiras-en webguneko informazioa