Club de Remo Carasa-Voto
Club de Remo Carasa-Voto Votoko Carasa auzoko arraun taldea da.
Club de Remo Carasa-Voto | |
---|---|
Sorrera | 1981 |
Herria | ![]() |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | horia eta urdina |
Trainerua | La Saga |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Historia
1981ean sortua, batelekin hasi zen harrobi lana egiten. Bateletan, Kantabriako txapelketez gain, txapeldunordea izan zen Espainia mailan. Titulu hauen arduradunak Ambrosio Cavada eta Ramón Gómez de la Vega presidenteak eta José I. Nazabal entrenatzaileak izan ziren.
Bost denboralditan trainerua ateratzea lortu zuen: 1985, 1990 (2 estropada), 1993, 1994 eta 1995.
Palmaresa
Ez zuen garaipenik lortu. Posturik onenak honako hauek izan ziren:
- Kantabriako Traineru Txapelketa:
- Hirugarrena 1993an.
- Laugarrena 1994an.
- Sotileza Bandera: Bigarrena 1994an eta hirugarrena 1993an.
- Ría de Requejada Bandera: hirugarrena 1990ean.
- Asturiasko Printzearen Bandera: Laugarrena 1994an.
- Bansander Bandera: Laugarrena 1994an.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.