Club de Remo Amigos de La Maruca
Club de Remo Amigos de La Maruca Santanderko arraun elkarte bat da. 1975. urtean sortu zen Sociedad Cultural y Recreativa Amigos de La Maruca elkartearen barneko arraunaren atala da.
Club de Remo Amigos de La Maruca | |
---|---|
Sorrera | 1975 |
Herria | Santander, Kantabria |
Lehendakaria | ? |
Entrenatzailea | ? |
Patroia(k) | ? |
Kolorea(k) | zuria eta urdina |
Trainerua | San Pedro del Mar |
Palmaresa | 0 Kontxako Bandera 0 TKE Liga 0 Espainiako Txapelketa 0 Kantabriako Txapelketa |
2023: Kontxa | ez |
2022: Liga | ez |
Santaderko La Maruca hondartzak izen ematen dio.
Historia
1975. urtean sortu zen eta hurrengo urtean hasi zen lehiatzen ontzi txikietan. 1992an Arraun eskola inauguratu zuen eta bertan egindako lanari esker 1998an trainerua atera ahal izan zuen. Denboraldi honetan 10 estropadatik gora jokatu zuen, emaitzarik onena Castro Urdialesko laugarren postua izan zuelarik. 1999 eta 2000 urteetan ere trainerua atera zuen, eta etxeko bandera hasi zen jokatzen.
2001ean arraunlari eskasia zela eta Ciudad de Santanderrekin bat egin zuen eta elkarrekin egon ziren bi denboraldietan emaitza onak eskuratu zituzten. 2003tik aurrera arraunlariak utzi izan dizkio Ciudad de Santanderri, baina trainerua haren izenean bakarrik egon da.
2008an La Marucak berriro trainerua osatu zuen eta KAE Ligako bigarren mailan aritu zen. Laugarren egin zuen ligan eta ezin izan zuen lehen mailarako play-offa jokatu. Ordutik ez du berriz trainerurik ateratzerik lortu.
Palmaresa
Garaipen guztiak Ciudad de Santanderrekin batera lorturikoak dira.
- Santanderko Bandera (1): 2001.
- Sotileza Bandera (1): 2001.
- Astilleroko Bandera (1): 2001.
- La Marucaren Bandera (2): 2001 eta 2002.
- SantoƱako Bandera (1): 2001.
- PRC Bandera (1): 2001.
- Ur Kirolak Bandera (1): 2002.
- Espainiako Batel Txapelketa (0): hirugarrena 2002an.
Denboraldiak
Urtea | Liga |
---|---|
2008 | KAE 2 Liga, 4.a |
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala