Club Deportivo Ebro

Club Deportivo Ebro Espainiako futbol taldea da, Zaragoza hirikoa hain zuzen ere. Bigarren B mailan ari da jokatzen azken urteotan.

Club Deportivo Ebro
Ezizena(k)Arlequinados, Los de La Almozara
Sorrera1961
Futbol zelaiaLa Almozara - El Carmen
edukiera: 1.000 lagun
PresidenteaEspainia Jesús Navarro
EntrenatzaileaEspainia Manolo Sanlúcar
LigaBigarren maila RFEF
2021-229.a (III multzoa)
Webguneacdebro.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
2008-09 denboraldiko taldea.

Historia

Aurrez izan zen Club Deportivo Ebro izeneko talde amateur bat 1942an sortu zena eta 1949 arte iraun zuen.

1961 urtean izen bereko taldea birsortzea erabaki zuten, oraingoan txapelketa ofizialetan jokatzeko. Beti maila apaletan aritu izan zen eta 1990-91 urtean lortu zuen hirugarren mailan debuta egitea. 2014 urtean 3. mailako txapeldun bihurtu eta Bigarren B mailara igo zen. 2018-19 eta 2019-20 denboraldietan Errege Kopako final 1/16-tara iritsi zen baina lehenengoan Valencia CF-k eta ondoren Leganések kanporatu zuten, biak ala biak lehen mailako taldeak.

Datuak

2022-23 barne:

  • Denboraldiak 1. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. mailan: 0
  • Denboraldiak 2. B mailan: 6
  • Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
  • Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 2
  • Denboraldiak 3. mailan: 19
  • Ligako posturik onena: 6.a Bigarren B mailan (2017-18)

Azken urteetako ibilbidea

UrteaMailaPostuaErrege Kopa
2008-09Erregional Preferentea4.a
2009-10Erregional Preferentea1.a
2010-113. maila13.a
2011-123. maila12.a
2012-133. maila3.a
2013-143. maila13.a
2014-153. maila1.a
2015-16Bigarren B maila10.a3. itzulia
2016-17Bigarren B maila12.a
2017-18Bigarren B maila6.a
2018-19Bigarren B maila9.a1/16
2019-20Bigarren B maila11.a1/16
2020-21Bigarren B maila4.a/4.a
2021-22Bigarren maila RFEF9.a1.itzulia
2022-23Bigarren maila RFEF

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.