Club Deportivo Condal
Club Deportivo Condal (katalanez Club Deportiu Comtal), futbol talde katalana da, 1934an Bartzelonan sortu eta 1970ean desagertutakoa. 1956-57 denboraldian Lehen mailan jokatu zuen.
Sorrera | 1934 | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Camp de Les Corts edukiera: 60.000 lagun inaugurazioa: 1922 | ||||||||||||||||
1970 | desegina | ||||||||||||||||
|
Historia
1934an Sección de Deportes de La España Industrial taldea sortu zuten izen bereko lantegiko langileek. 1951ean FC Barcelona taldearen harrobiko talde bihurtu zen eta 1952an Bigarren Mailara igo zen. 1953an bigarren egin zuen eta igotzea tokatzen zitzaion arren ez zen igo Barcelonaren harrobikoa baitzen. 1956an play-offetarako sailatu zen berriz eta FC Barcelonatik independizatu eta izen berria hartu zuen, Club Deportivo Condal. Lehen mailara igo zen horrela baina urtebete egin zuen bertan. Hurrengo lau urteak bigarren maila egin zituen baina diru arazoen erruz bertan jarraitzeari uko egin zion. 1965ean berriz itzuli zen bi urtetarako.
1970ean Atlètic Catalunya taldearekin bat egin zuen eta FC Barcelona B bihurtu zen, berriz ere FC Barcelonako harrobio talde bihurtuz.
Uniformea
|
|
|
Datuak
2016-17 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 1
- Denboraldiak 2. mailan: 10
- Denboraldiak 3. mailan: 10
- Ligako posturik onena: 16.a Lehen mailan (1956-57)
Irabazitako txapelketak
- Hirugarren Maila (3): 1952, 1965, 1968