Club Atletico Vianes

Club Atlético Vianés (euskaraz: Vianar Klub Atletikoa) Vianako futbol taldea da. 1951an sortua, egun Hirugarren Mailan dabil, Errioxar taldeen XVI multzoan. Multzo horretako Euskal Herriko talde bakarra da Sociedad Deportiva Oyonesarekin batera (bai Oion bai Viana Logroñotik 10 kilometro baino gutxiagotara daude eta).

Club Atlético Vianés
Sorrera1951 (73 urte)
Futbol zelaiaVianako Printze Udal Futbol Zelaia
Viana
edukiera: 500 lagun
PresidenteaNieves Miranda
EntrenatzaileaJesus Duque
LigaHirugarren maila RFEF
2022-238.a
Webguneawww.vianes.es
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

1951an Club Deportivo Vianés sortu zuten 1949an desagertutako Amaiur taldea ordezkatzeko. Talde nagusiak Nafarroan eta harrobiak Errioxan jokatzen zutenez beste izen bat beharrezkoa zen eta horrela sortu zen Club Atlético Vianés izena. Bi federaziotan batera egotea ezinezkoa zen eta azkenean Errioxan bakarrik jokatzen bukatu zuen.

2007an hirugarren mailara igotzea lortu zuen eta urtebete egin zuen bertan. 2009an berriz igo zen eta ordutik aurrera bertan ari da jokatzen.

Uniformea

  • Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka urdinak.
  • Bigarrena: Zamarra eta praka urdinak.

Futbol Zelaia

Club Atlético Vianések Vianako Printze Udal Futbol Zelaian jokatzen du, 500 ikusleentzako tokia duena.

Datuak

2023-24 denboraldia barne.

Azken denboraldiak

Denboraldia # Maila Emaitza
2006-075Errioxako Preferentea3.a
2007-0843. maila18.a
2008-095Errioxako Preferentea1.a
2009-1043. maila12.a
2010-1143. maila12.a
2011-1243. maila11.a
2012-1343. maila8.a
2013-1443. maila5.a
2014-1543. maila11.a
2015-1643. maila13.a
2016-1743. maila11.a
2017-1843. maila14.a
2018-1943. maila16.a
2019-2043. maila14.a
2020-2143. maila8.a
2021-225Hirugarren maila RFEF13.a
2022-235Hirugarren maila RFEF8.a
2023-245Hirugarren maila RFEF

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.