Clownhouse
Clownhouse (euskaraz Pailazo Etxea), 1989ko Victor Salva estatubatuarrak zuzendutako slasher film bat da. Nathan Forrest Winters, Brian McHugh, Sam Rockwell eta Michael Jerome West aktoreek antzeztu zuten.
Clownhouse | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1989 |
Izenburua | Clownhouse |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | beldurrezko zinema eta Slasherra |
Iraupena | 81 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Kalifornia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Victor Salva |
Gidoigilea(k) | Victor Salva |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Konpainia ekoizlea | Metro-Goldwyn-Mayer |
Ekoizle eragilea | Roman Coppola |
Argumentu nagusia | serieko hiltzailea |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
1989ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen, eta zinemetan 1990eko uztailaren 20an. Filmak polemika handia izan zuen, filmatu zen garaian 12 urte zituen Wintersek Salva zuzendaria haurren aurkako sexu-abusuarengatik salatu baitzuen.
Argumentua
Casey (Nathan Forrest Winters), Geoffrey (Brian McHugh) eta Randy (Sam Rockwell) anaiak etxe batean gaupasa egitera doaz. Baina gau hartan bertan eroetxetik hiru psikopata hiltzaileek (Michael Jerome West, Bryan Weible eta David C. Reinecker) ihes egin eta Cheezo, Bippo eta Dippo pailazoei beren jantziak lapurtuz eta haietaz mozorrotuz etxe hartan bertaratuko dira. Anaie haietako batek pailazoei izua die eta une hartatik aurrera bere amesgaiztoa zena egi bilakatuko da.
Aktoreak
- Nathan Forrest Winters: Casey
- Brian McHugh: Geoffrey
- Sam Rockwell: Randy
- Michael Jerome West: Cheezo eroa
- Bryan Weible: Bippo eroa
- David C. Reinecker: Dippo eroa
- Timothy Enos: Benetako Cheezo
- Frank Diamanti: Benetako Bippo
- Karl Heinz Teuber: Benetako Dippo
- Viletta Skillman: Ama
- Gloria Belsky: Patu iragarlea
- Tom Mottram: Eraztunen jauna
Kanpo estekak
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)