Cloudina
Cloudina Garai Ediakarikoan bizi izan ziren fosilen genero bat da, gaur egun iraungita dagoena. Dagoeneko hainbat espezie aurkitu dira. Ezagutzen den exoeskeletodun animalia zaharrena da[1].
Cloudina | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Cnidaria |
Familia | Cloudinidae |
Generoa | Cloudina [[|]] |
Etimologia
Preston Cloud geologo eta paleontologoaren omenez jarri zitzaion Cloudina izena[2].
Aurkikuntza
Cloudina-ren aurreneko fosilak Nama aztarnategian aurkitu ziren, Namibian, 1972 urtean[2]. Cloudina hartmannae eta Cloudina riemkeae izan ziren. Ordutik hona munduko hainbat tokitan aurkitu dira, hala nola, Oman, Txina, Kanada, Uruguai, Argentina, Antarktika, Brasil, Estatu Batuak (Nevada eta Kalifornia), Espainia (Extremadura), Mexiko eta Siberia hego-mendebaldean.
Gaur egun hainbat espezie ezagutzen dira, horregatik 1985 urtean Hahn eta Pflug-ek Cloudinidae familia sortu zuten[3] eta barnean bi genero sartu zituzten, Cloudina eta Conotubus generoak[4]:
- Cloudina generoa:
- Cloudina hartmannae (Germs, 1972)
- Cloudina riemkeae (Germs, 1972)
- Cloudina lucianoi (Beurlen & Sommer, 1957) (Zaine & Fairchild, 1985)
- Cloudina sinensis (Zhang, Li et Dung, 1992)
- Cloudina carinata (Cortijo, Musa, Jensena et Palacios, 2009)
- Cloudina ningqiangensis (Cai et al., 2017)
- Cloudina xuanjiangpingensis (Cai et al., 2017)
- Conotubus generoa:
- Conotubus hemiannulatus (Zhang and Lin, 1986)
Deskribapena
Aurkituriko fosilek 0'3 eta 6'5 milimetro arteko diametroa dute eta 8 eta 150 mm arteko luzera[2]. Gainezarritako kaltzita konoz osaturik dago gorputza eta kono bakoitzak zulo handia du barnealdean[5]. Gorputzak kurbatura izan ohi du edo itxura sinuosoa, eta batzutan adarrak ere ikusi izan zaizkio[6]. Fosiletan tamaina desberdinetako konoak azaldu dira, honek hazkuntza-ratio konstanterik ez zuela adierazten du.
Bizimodua
Sakonera gutxiko eremutan finkaturik bizi ziren organismo sesilak ziren. Ur hotzetan bizi ziren eta estromatolitoen artean aurkitu dira ugari. Koloniak eratzen zituzten, lehenengo arrezife primitiboak kontsideratu daitezkeenak[7]. Kolonia handi hauek harrapari gabezia adieraziko lukete[2], baina harrapariek kalteturiko aleak ere aurkitu izan dira[8].
Taxonomia
Glaessner-ek 1976an poliketoen taldeko anelidoa zela esan zuen[9]. Hahn & Pflug (1985) eya Conway Morris et al. (1990) zientzilariek zalantzan jarri zuten baieztapena eta Grantek (1990) korala zela esan zuen. Gaur egun oraindik ez da erlazio filogenetikoa zehaztu.
Erreferentziak
- «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- (Ingelesez) Germs, Gerard J. B.. (1972-10-01). «New shelly fossils from Nama Group, South West Africa» American Journal of Science 272 (8): 752–761. doi: . ISSN 0002-9599. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- Hahn, G.; H. D. Pflug. (1985). Die Cloudinidae n. fam., Kalk-Röhren aus dem Vendium und Unter-Kambrium. Senckenbergiana Lethaea. 65:, 413–431 or..
- (Ingelesez) Macdonald, F. A.; Schrag, D. P.; Rowland, S. M.; Eyster, A. E.; Strange, M. A.; Nelson, L. L.; Smith, E. F.. (2016-11-01). «The end of the Ediacaran: Two new exceptionally preserved body fossil assemblages from Mount Dunfee, Nevada, USA» Geology 44 (11): 911–914. doi: . ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- (Ingelesez) Porter, Susannah M.. (2007-06-01). «Seawater Chemistry and Early Carbonate Biomineralization» Science 316 (5829): 1302–1302. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 17540895. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- «ScienceDirect» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- (Ingelesez) Hoffman, K.-H.; Tostevin, R.; Bowyer, F.; Curtis, A.; Wood, R.; Penny, A. M.. (2014-06-27). «Ediacaran metazoan reefs from the Nama Group, Namibia» Science 344 (6191): 1504–1506. doi: . ISSN 0036-8075. PMID 24970084. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- (Ingelesez) Zhang, Lu-Yi; Pratt, Brian R.; Hua, Hong. (2003-10-01). «Borings in Cloudina Shells: Complex Predator-Prey Dynamics in the Terminal Neoproterozoic» PALAIOS 18 (4-5): 454–459. doi: . ISSN 0883-1351. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).
- GLAESSNER, M . F.. (1976-05). «Early Phanerozoic annelid worms and their geological and biological significance» Journal of the Geological Society 132 (3): 259–275. doi: . ISSN 0016-7649. (Noiz kontsultatua: 2019-03-17).