Clotilde García del Castillo
Clotilde García del Castillo (Valentzia, 1865ko urtarrilaren 5a, Madril, 1929ko urtarrilaren 5a) Joaquín Sorolla Bastidaren emaztea eta musa izan zen, baita Sorolla Museoaren sortzailea ere.[1][2][3]
Clotilde García del Castillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Clotilde García del Castillo |
Jaiotza | Valentzia, 1865eko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1929ko urtarrilaren 5a (64 urte) |
Familia | |
Aita | Antonio García Peris |
Ezkontidea(k) | Joaquín Sorolla |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | erakusketa-komisarioa |
Biografia
Valentzian jaioa, Antonio García Perisen (argazkilari eta margolari valentziar ezaguna) eta Clotilde del Castilloren alaba; neba bat (Juan Antonio) eta lau ahizpa izan zituen.[3][4]
Juan Antonio García del Castillok Valentziako Arte Ederren Eskolan ikasi zuen, Joaquín Sorollarekin eta lagun egin ziren.[5][6]
Adiskidetasun horren ondorioz, Clotilde Garcíak oso gaztetatik ezagutu zuen Joaquín Sorolla, eta, gainera, haren aitarentzat lan egin zuen argazki-estudioan.[2][3][4][7][8][9]
Ezkontza
Clotilde García del Castillo Joaquín Sorollarekin ezkondu zen 1888ko irailaren 8an, San Martin parrokian. Egoitza Italian finkatu zuten, zehazki Asís hirian.[4][7][9]
Espainiara itzuli zirenean, Madrilen bizi izan ziren, Pogreso plazan, Sorollaren pinturari proiekzio handiagoa eman nahian.[4]
Senar-emazteak beti elkarrekin aritu ziren, harik eta, 1890ean, Maria Clotilde, lehen alaba jaio zen arte, eta Clotilderen Valentziako familiarekin Gabonak igarotzen ari zirela, umea gaixotu egin zen eta Clotilde gurasoen etxean geratu zen, margolaria Madrilera itzultzen zen bitartean.[4]
1892ko azaroan jaio zen Valentzian Joaquín, senar-emazteen bigarren umea. Eta berriro ere senar-emazteak banandu egin ziren, aldi baterako, Sorollaren lana zela eta. Hala, haurren jaiotzen eta ohiko gaixotasunen artean, Clotilde egonaldi luzeetan egoten zen Valentzian, familiaren laguntza izan baitzezakeen han; Joaquín, berriz, Madrilera joaten zen enkarguak egitera.[4]
Valentziako egonaldi horietan, Joakinek zenbait koadro margotu zituen, hala nola “La vuelta de la pesca y ¡aún que el pesca es caro!” 1894an. Eta maiz egiten zituen banantzeetan, artistak bere emazteari gutunak idazten zizkion, gaur egun bere Museoko erakusketan ikusgai daudenak. Gutunok agerian uzten dute bikotearentzat bai maitasuna, bai pintorearen lanbidea eta arrakasta zein garrantzitsua zen.[4][7][8]
1895ean, hirugarren alaba jaio zen, hau ere Valentzian, Elena. Sorolla une hartan Parisen zegoen. Itzultzean, Madre koadroa margotu zuen, 1900ean amaitu zuena. Eta 1902an Biluzik sinatu zuen, Clotilderen gorputza gogorarazten duena pintoreari bizkarra emanez.[4]
1904an, familia Madrileko Miguel Angel kaleko lorategidun etxe batera joan zen bizitzera. Garai hartan, Clotilde hasia zen administrazioa zuzentzen, ez bakarrik etxekoa, baizik eta senarraren jarduerekin zerikusia zuen lan guztia egiten zuen. Erakusketak antolatzen zizkion, bere lan-jardueraren kontabilitatea eramaten zuen, etab. Sorollaren lehen banakako erakusketa antolatu zuen Parisen.[4][7]
1907an, María Clotilde Sorolla txikiari tuberkulosia diagnostikatzean, Clotilde eta haurrak El Pardora joan ziren aldi baterako. Lekualdatze horren eta neskatilak behar zituen zainketen ondorioz, Clotildek ezin izan zion lagundu Sorollari bigarren banakako erakusketa antolatzen. Erakusketa Berlinen, Dusseldorfen eta Kolonian izan zen, eta ez zuen lortu aurreikusitako arrakasta.[4]
1909an, Clotilde, familia osoarekin batera, New Yorkera joan zen Archer Milton Huntingtonen babespean New Yorkeko Hispanic Society inauguratzeko erakusketara.[4][7]
Familia osoa hainbat lekutara, Espainiatik zein atzerritik, egindako joan-etorri hori maiz errepikatu zen, batzuetan erakusketa berriak prestatzen amaitzeko; beste batzuetan artistaren ondoan egoteko, hurrengo erakusketetako koadroak prestatzen zituen bitartean..[4][7]
Bitartean, Madrilen, familia-etxe berriaren lanak hasi ziren, oraingoan General Martínez Campos kalean, gaur egungo Sorolla Museoaren egoitza dena.[4]
1911n, Chicagora eta Saint Louisera joan zen Clotilde senarrarekin, Joaquín Sorolla eta Bastida erakusketara.[4]
1913an, Londresen ikasten ari zen Joaquín semeak moto-istripua izan zuen, eta Clotilde, Elena alabarekin, baina Sorollarik gabe, Londresera joan zen hura zaintzera. Hurrengo urteetan, lekualdaketak eta bidaiak egin zituen hainbat tokitara. Bien bitartean, batetik, Maria alaba Francisco Pons Arnaurekin ezkondu zen, eta, bestetik, pixka bat geroago, Clotilderen ama gaixotu eta hil egin zen. Hori dela eta, Sevillatik Valentziara joan ziren, denbora batez, Sorollaren lanagatik haren bizilekua ezarri zuten lekura.[4]
1918an Clotildek aitaren heriotza jasan zuen; bi urte geroago, 1920an, Sorollak hemiplegia bat izan zuen Ramón Pérez de Ayalaren emaztearen erretratua margotzen ari zela. Clotildek senarra zaintzen jardun zuen, eta Joaquín semea arduratu zen hurrengo erakusketa antolatzeaz, New Yorken.[4]
Clotilde, Sorollarekin batera, Cercedillara joan zen, margolaria hobeto senda zedin, baina hiru urte geroago hil zen Sorolla.[4]
Alarguntasuna
Sorolla hil ondoren, Clotildek senarraren lana administratzen jarraitu zuen.'[4][8]
Clotilde inspirazio iturri izan zen Sorollarentzat, eta margotu zituen koadroen bidez, artistak bere familia-bizitza eta burgesiaren mundu dotorea islatu zituen. Sorollarentzat Clotinde bere emazte eta seme-alaben ama izateaz gain, dotoreziaren eta klasearen sinonimoa ere izan zen.[4]
Senarra hil ondoren, Sorollaren lana eta etxea espainiar estatuari uztea erabaki zuen Clotildek. Gainera, bere ahaleginari esker, seme-alabek ere koadroak ematea lortu zuen.[3][4][7][10]
Erreferentziak
- «El sello de José Capuz para la inauguración del Museo Sorolla» Pieza del mes (abril de 2011): 14. Cuadernillo.
- ABC. «MUJER EN LA VENTANA _ CLOTILDE GARCÍA DEL CASTILLO Musa y mujer de Sorolla | Valencia | Valencia - Abc.es» ABC.
- «Clotilde de Sorolla - Pasadas - Generalitat Valenciana» www.museobellasartesvalencia.gva.es.
- «Clotilde de Sorolla- madridvillaycorte.es» www.madridvillaycorte.es.
- El cuñado de Sorolla y cinco depósitos. 15 de enero de 2015.
- País, El. (15 de enero de 2015). El Museo Sorolla amplía su colección con seis cuadros del pintor valenciano. ISSN 1134-6582..
- Joaquín Sorolla a Clotilde: “Eres mi carne, mi vida y mi cerebro”. .
- Los secretos de Sorolla que se esconden en su casa museo de Madrid. 7 de diciembre de 2014.
- Tuesta, M. José Díaz de. (12 de marzo de 2012). Retrato íntimo del amor de Sorolla. ISSN 1134-6582..
- Játiva, Juan Manuel. (13 de noviembre de 2012). Clotilde García vuelve a Valencia. ISSN 1134-6582..