Clontarf

Clontarf (irlanderaz Cluain Tarbh) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuko iparraldean dagoen langile giroko aldiri edo auzo bat da.

Clontarf
Cluain Tarbh
Dublin, Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Leinster
Hiria Dublin
Geografia
Koordenatuak53°21′54″N 6°12′36″W
Map
Demografia
Biztanleria31.063 (2006)
Bestelako informazioa

Geografia

Dublingo estuarioaren iparraldeko ertzean dago, Tolka ibaia itsasoratzen den eremuan. Bi uharte txiki ere baditu, Bull eta Clontarf uharteak hain zuzen ere.

Historia

Clontarfeko guduan Brian Boru irlandar erregeak bikingoak garaitu zituen eta bien arteko borroken amaiera izan zen. Mende bateko bakearen ondoren XII. mendean normandiarrak iritsi eta bertan asentamendu bat eraiki zuten. Eliza Tenpluko ordenak eraiki zuen eta ondoren hospitaleroak ezarri ziren bertan. Gaztelua ere altxatu zen baina 1641ean Oliver Cromwellen soldaduek erre egin zuten.

Hurrengo mendeetan arrantza, ostra bilketa eta nekazaritzan oinarritu zen Clontarfen ekonomia, XIX. mendean dublindarrentzako opor leku bihurtu zen arte. Gaztelua berreraiki, eta ostatu eta bainuetxeak ireki ziren.

Hiritar ezagunak

  • Bram Stoker (1847-1912), idazlea.
  • Maria Doyle Kennedy (1964), aktorea eta abeslaria.

Ikus gainera


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.