Clonakilty
Clonakilty (irlanderaz Cloich na Coillte), Irlandako Errepublikako hego-mendebaldean dagoen Cork konderriko hiri txiki bat da. West Cork izeneko eskualdean kokatzen da. 2006. urtean 4.154 biztanle zituen (3745 herrigunean + 409 landa eremuan). Errepidez Cork hiritik 45 kilometrotara dago.
Clonakilty Cloich na Coillte | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Cork konderria |
Geografia | |
Koordenatuak | 51°37′19″N 8°53′11″W |
Demografia | |
Biztanleria | 4.592 (2016) |
Bestelako informazioa |
Michael Collins irlandar independentista eta errepublikar buruzagi ezagunak haurtzaroa udalerri honetan igaro zuen, bertako ikastetxean ume garaiko ikasketak burutu zituelarik.
Iruditegia
- An Súgán taberna.
- Eliza.
Kanpo estekak
- Clonakiltyko udal webgunea (Ingelesez)
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.