Clitocybe subsinopica
Clitocybe subsinopica Tricholomataceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina kalitate txarrekoa da.
Clitocybe subsinopica | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe subsinopica Harmaja, 1978 |
Deskribapena
Kapela: 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa. Hasieran ganbila da ertz lobulatuarekin, gero, garatu ahala, gehiago edo gutxiago inbutuaren forma hartzen du. Arre-gorrixkatik arre-laranjara doan kolorea izaten du.
Orriak: Zabal samar, zurixkak edo krema antzeko kolorekoak, dekurrenteak eta okertuak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Haritsua, kapelaren kolore berekoa. Oinarrian ez oso deigarriak diren sustrai antzekoak izaten ditu.
Haragia: Irinaren usain eta zapore handiarekin.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik.
Jangarritasuna
Sukaldaritzarako interesik gabea.
Nahasketa arriskua
Clitocybe sinopica delakoarekin nahas daiteke, honek orriak estu izaten ditu.
Sasoia eta lekua
Normalean udaberrian agertzen da, baina beste garai batzuetan ere ager daiteke. Pinuen basoetan hazten da, erretako guneetan eta baita haietatik kanpo ere.
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Kanariak, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
- Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 160 or. ISBN 84-404-0530-8..